18 eta 64 urte bitarteko heldua zara, Ipar Euskal Herrian bizi zara eta euskararen eguneroko erabilera eskatzen duen lanbide-, elkarte- edo norberaren proiektu bat duzu? Euskal Hirigune Elkargoak eskainitako Euskaldundu dispositiboa zuretzat izan daiteke!
EUSKALDUNDU, zer da?
Dispositibo honek, elkargoko lurraldean bizi diren 18 eta 64 urte arteko helduei beka bat esleitzeko bidea ematen du, ikastaldi trinkoen bidez euskara ikasi nahi dutelarik, lanbide-, elkarte- edo norberaren proiektu baten harira.
Dirulaguntzak formakuntzaren gastu pedagogiko guziak estaliko ditu. Ipar Euskal Herrian, Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroan burutzen ahalko da.
EUSKALDUNDU, norentzat?
Euskaldundu profil guziei zuzentzen zaie egunerokoan euskararen erabilera sustatzeko. Hona bereziki hunkitu nahi dituenak:
gazte eta ikasleak;
- beren haurrak eredu elebidunean edo murgiltze ereduan lagundu eta hizkuntza transmititu nahiko luketen gurasoak;
- lanean ari diren helduak, euskara beren lanbidean erabiltzen ahalko dutenak;
- gaueskolako ikasleak, beren ikas-prozesua azkartu nahiko luketenak, formakuntza intentsibo bati uztartuz;
- 24 000 euskaldun hartzaileak, euskara ulertu bai baina mintzatzeko gai ez direnak.
FORMAKUNTZA HAUTAGARRIAK
Euskara ikasteko ikastaldi trinko hautagarriek irizpide guzi hauek bete beharko dituzte:
- Helburua: Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (HEEEB) B1, B2 edo C1 maila lortzea euskaraz. Lortu beharreko maila egokitzen ahalko da, beharrez eta justifikatuz, hartzailearen aktibitate arloko berezitasunen arabera;
- Intentsitatea: 30 oren astean gutienez;
- Iraupena: 120 oren gutxienez eta 1 500 oren gehienez, hautagaien hastapeneko mailaren arabera;
- Garaia: 2024ko abenduaren 15a eta 2027ko abenduaren 31 arteko formakuntzak;
- Tokia: Ipar Euskal Herriko, Euskadiko edo Nafarroako Erkidegoko lurraldeak, Eusko Jaurlaritzak edo Nafarroako Gobernuak baimendutako euskaltegi batean.
NOLA EMAN IZENA?
Hautagaitzak aurkeztu behar dira 2025eko urriaren 15eko gauerdiak aitzin.
Eskaerak egin daitezke:
- Internetez, lineako hautagaitza-inprimakia osatuz;
- mezu elektronikoz, hautagaitza-dosierra behar bezala osaturik helbidera bidaliz.
Hautagaiak aurkeztutako proiektuaren eta hasierako euskara mailaren arabera aukeratuko dira.
Xehetasun gehiago Euskal Hirigune Elkargoaren webgunean: https://www.communaute-paysbasque.fr/eu/laguntzak-eta-finantzamenduak/laguntzak-eta-finantzamenduak/euskara-ikasteko-euskaldundu-beka