Euskaraldia, abian da!

Hendaiako 11 pertsona ezagunek Euskaraldiarekin bat egin eta izena ematera gomitatu dituzte herritarrak.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskaraldia ekimena burutuko da Euskal Herri osoan,11 egunez euskaraz arituz.

Argazkian, ezker eskuin, Hendaiako Hamaikakoa: Andde Larzabal, Asun Mikelarena, Eider Rodriguez, Bixente Artola, Michelle Mounios-Adurriaga, Katixa Pujos, Amaia Larralde, Perrine Feriol-Egiazabal, Amets Arzallus, Marta Fagoaga eta Eneka Aizpitarte.

Elkarte eta kirol munduan, kulturan, merkataritzan eta tokiko erakundeetan lanean dabiltzan hamaika hendaiar ezagunek Euskaraldian parte hartuko dutela adierazi dute Hendaiako herriko plazan irailaren 22an antolatutako ekitaldi jendetsu batean. Ahobizi (euskaraz ongi moldatzen diren pertsonak, eta hamaika egunetan euskaraz egingo dutenak ulertzen duten guztiekin) izanen direla adierazi dute batzuek; besteek Belarriprest (euskaraz dakiten guztiei euskaraz mintzatzeko gomita luzatzen dieten pertsonak, nahiz eta batzuetan erderaz erantzun).

Hendaian, Hamaikako kideak izan dira lehenak Euskaraldian izena ematen. Halaber, deia luzatu diete Hendaiako herritarrei parte har dezaten Euskaraldian eta izena eman dezaten.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskaraldia ekimena burutuko da Euskal Herri osoan,11 egunez euskaraz arituz. Baita Hendaian ere. Euskararen erabilera areagotzeko eta herritarron eguneroko harremanetan hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial eta kolektiboa da Euskaraldia. Izan ere, uste dena baino askoz jende gehiagorekin egiten ahal da euskaraz.

Bi baldintza bakarrik dira beharrezkoak Euskaraldian parte hartzeko: 16 urte baino gehiago izatea, eta euskara ulertzeko gai izatea.

Jadanik irekia da izena emateko epea: euskaraldia.eus atarian edo Hendaiako MINTZAIAN euskara elkartearen bidez ().

Argazkian, ezker eskuin, Hendaiako Hamaikakoa: Andde Larzabal, Asun Mikelarena, Eider Rodriguez, Bixente Artola, Michelle Mounios-Adurriaga, Katixa Pujos, Amaia Larralde, Perrine Feriol-Egiazabal, Amets Arzallus, Marta Fagoaga eta Eneka Aizpitarte.

 

Izenemateak

Euskaraldia webgunea
@