2025eko maiatzaren 15etik 25era iraganen da Euskaraldiaren 4. Edizioa, “Elkar mugituz egingo dugu” lemapean. Ariketa sozial horrek hizkuntzaren erabilera egunerokoan bultzatu nahi du. Helburua hizkuntza ohituretan eragitea da, euskararen erabileraren aldeko ingurumen soziala sortuz eta euskaraz mintzatzeko aukerak ikusgarri bilakaraziz.
Baina hizkuntza ohiturak aldatzea ez baita hain erraza, Mintzaian elkarteak, Hendaiako beste elkarte batzuen eta Udalaren laguntzarekin jarduera programa ederra prestatu dute, 11 egun horietan zehar euskaraz aritzeko aukera ukan dezazuen.
Programa irakur ezazue, eta jardueretan parte har ezazue!
PROGRAMA OSOA
Maiatzaren 13an (asteartea)
18:00 – 20:00
Motibazio tailerra, Plazara elkartearen eskutik.
Gaztelu Aretoan (beheko gelan)
Dohainik – Izen-ematea derrigorrezkoa: .
Txapak banatuko dira tailerra hasi aitzin eta bukatu ondoren.
Maiatzaren 15ean (osteguna)
17:30 – 20:30
Euskaraldiaren hasiera ekitaldia eta Kantuz Kantu (euskal kantu herrikoiak). Azken txapa banaketa.
Borderline Fabrikan
Maiatzaren 16an (ostirala)
20:30
Frankenstein Agurgarria ikuskizuna, Ane Galarraga eta Pettiren eskutik.
Borderline Fabrikan.
Mary Shelley-ren obran inspiratua, baina gaurko munduan kokatua, Victor Frankenstein-i zuzendutako gutun musikala.
Sartzea: 10€ + BFen bazkidetza
Aitzin salmenta: www.borderlinefabrika.eus
Maiatzaren 17an (larunbata)
EUSKARALDIA BESTA Gaztelu Aretoan
11:00 – 12:00 Mintzodromoa
12:00 – 13:00 Mutxikoak Akelarre elkartearen eskutik
12:00 – 14:00 Ostatua zabalik, edariak eta jatekoa.
14:00 Kantu bazkaria
15:00 Haurrentzako animazioak: puzgarriak, bixkotxak haurrentzat urririk…
18:00 – 20:00 Dantzaldia Imuntzo eta Beloki taldearekin
20:30 – 21:30 Kontzertua Kode taldearekin
22:00 DJ Bull
Maiatzaren 18an (igandea)
19:00
Faisaien irla Asier Urbietaren filmaren proiekzioa.
Variétés zinegelan
Prezioa: zinemaren ohiko tarifak
Maiatzaren 21ean (asteazkena)
10:00 – 13:00
2. eskuko euskarazko liburu trukaketa
La Grande Illusion liburu-dendaren aitzinean.
Zatoz euskarazko liburuak ekartzera edo eramatera! Trukatu ez diren liburuak Hendaian dauden liburu-armairuetan banatuko dira, denentzat eskuragarri jartzeko.
Maiatzaren 23an (ostirala)
18:00
Pintxo pote eta Antzerkiaren Maiatza festibalaren irekiera ofiziala
Gaztelu Zahar herrixkan
Joan zaitez Ahobizi eta Belarriprest txaparekin, Euskaraldiari ikusgarritasuna emateko!
Maiatzaren 24an (larunbata)
“Mugitu euskaraz”
9:30 Ate irekiak eta entrenamendua Endaika arraun elkartean
11:00 Yoga hondartzan
11:30 Uretan ibiltzea (Longe Côte) hondartzan
12:15 Edari beroa eta bixkotxak, Mintzaian elkarteak eskainirik, hondartzan
18:30
Eukalyptus – Jon Ander Urresti
Euskarazko antzerkia, Antzerkiaren Maiatza jaialdiaren baitan.
Gaztelu Aretoan
Dohainik, erreserbatu behar da: www.hendaye-culture.fr, Mendi Zolan kulturgunean edo festibalaren harreran.
Maiatzaren 25ean
Antzerkiaren Maiatza jaialdiaren baitan
10:30 Argilunak – Dantza eta bideo ikuskizuna, Komorebi Produkzioak – Garazi Egiguren konpainiaren eskutik – Gaztelu Aretoko zabalgunean
11:30 Mutxikoak Gaztelu Zahar pilotalekuan
12:30 Euskal dantza tailerra, Kontserbatorioaren eskutik – Gaztelu Zahar herrixkan
13:00 Euskal dantza ikusgarria, Kontserbatorioaren eskutik – Gaztelu Zahar pilotalekuan
Euskaraldiaren helburuak kontuan harturik, jarduera guztiak euskaraz dira. Jarduera gehienak dohainik dira. Hala ez bada, prezioa agertzen da.