EUSKARAREN URTAROA HENDAIAN – 2025

Larrazkenean, Euskararen Urtaroak ikusmina sortzen du, Euskal Elkargoan gaindi antolatuak diren animazioekin. Aurtengo edizioa azaroaren 21etik abenduaren 3ra iraganen da, herriko etxeek, eragile pribatu eta elkarteek osatuko duten egitarau baten inguruan. Hendaian, hainbat jarduera antolatuko dira horren kari. Programa osoa Euskal Elkargoaren webgunean aurkituko duzue www.communaute-paysbasque.fr.

EGITARAUA

AZAROAREN 21ean (ostirala)

17:30 – 19:30

Clown Atelierra

Adin guztietarako jendeari eta bereziki guraso eta haurrei zuzendutako (8 urtetik gora) umore antzerki atelierra, Imanol Espinazo antzezlearen eskutik.

Dohainik, toki kopuru mugatua.

Antolatzailea : Mintzaian

Izen-emateak: – +33 628616318

Lekua : Borderline Fabrikan

 

20:00

Talo atelierra

Zatozte talo goxoak prestatzera eta ondotik dastatzera!

Dohainik, toki kopuru mugatua.

Antolatzailea: Mintzaian

Lekua: Borderline Fabrikan

AZAROAREN 22an (larunbata)

14:30

DIKTAKETA EUSKARAZ + KANTUZ KANTU

Diktaketa euskaraz, Maddi Ane Txoperena idazlearen parte hartzearekin.

Ondotik, Kantuz Kantu (euskal kantu herrikoiak), sarien banaketa eta zintzur bustitzea parte hartzaile guztientzat.

Publikoa: helduak, kolegio eta lizeoko ikasleak. Dohainik.

Antolatzaileak: Lions Club Hendaye Bidassoa eta Mintzaian, Hendaiako Herriko Etxearekin elkarlanean

Lekua: Gaztelu Aretoan

AZAROAREN 28an (ostirala)

18:30

LITERATURA-TOPAKETA: EKAITZ BERGARETXE

Ekaitz Bergaretxe idazleak bere liburua, Masusta Erreximenta (Herrima argitaletxea) aurkeztuko du, eta ondotik, publikoarekin solastatuko du eta liburuak sinatuko ditu.

Dohainik, toki kopuru mugatua.

Antolatzailea: Hendaiako Herriko Etxeko Euskara zerbitzua eta Mediateka

Lekua: Mediatekan

AZAROAREN 29an (larunbata)

ZORTZIGARREN ESKUALDEA
Soinu-ibilaldiak, Kaliforniako euskal diasporaren giroan kokatuak.

17:30

“Plaza” (hitzordua Herriko Etxearen aitzinean)

18:00

“Hilerria” (hitzordua Gaztelu Aretoaren aitzinaldean)

18:30

“Paisaia” (hitzordua Gaztelu Aretoaren aitzinaldean)

Publikoa: 10 urtetik goiti (16 urtez pekoak heldu batekin etorri behar dira) – Dohainik

Materiala: sakelako telefonoa + entzungailuak

Soinu sorkuntzak deskargatzeko: https://www.cartographiedesmemoires.com/promenades/la-huitime-province

19:00

Pintxo pote (ekarri janaria partekatzeko)

19:30

DORTOKA irratsaio berezia “Zortzigarren eskualdea + gomitatua”

Antolatzailea: Vents et Marées konpainia

Lekua: Hiri-barnean eta Borderline Fabrikan

Navigation de l’article