Ekitaldiak kargatzen

Erakusketa – Antzerkiaren maiatzaren 40. urteurrena

2026/04/22 - 2026/05/30

Espace Culturel Mendi Zolan
119 boulevard de la Mer
HENDAYE

Jaialdiaren 40 urteen inguruko pieza originalak, kartelak, programak, artikuluak eta askotariko artxiboak bildu eta ikustaraztea da erakusketa honen helburua.

Bere hastapenetatik gaur arte jaialdian modu ezberdinean lan egin duten pertsonen testigantzak jaso dituzte.
Agnès Yobrégat artistari, Ander Fernandezen laguntzaz soinua lantzeko, eskatu diote elkarrizketa horiek egiteko.