Ekitaldiak kargatzen

Erakusketa – Different is beautiful

2026/02/25 - 2026/03/14

Espace Culturel Mendi Zolan
119 boulevard de la Mer
HENDAYE

Francesca Claytonen eskuz.

Frantzian zehar egindako erretratu-sorta bat, elbarritasun egoeran dauden pertsonei eskainia. Ikasleak, kirolariak, modeloak, influencerrak, pasionatuak, topatutako eredu guztiak argazkiaren bidez kontatzen dira, ez begirada aldarazteko, aurrez aurre begiratzeko baizik.

Elbarritasuna taburik gabe azaltzean, gure begirada zalantzan jartzera gonbidatzen gaitu argazki-sorta honek, baita gizarteak ezberdintasunei buruz izan dezakeena ere.

Elbarritasunari eta argazki-arteari buruzko hitzaldian parte hartzen ahalko duzue martxoaren 13an, ostirala, 18:00etan, artistarekin batera.