2026/03/10 18:00 - 23:59
Asporotsttipi - Maison de la Corniche
Route de la Corniche
HENDAYE
Amaia Carrère idazleak Nekatoenea eta Hugoenean sormen egoitzetan sortutako lana aurkeztuko du, Asisko Urmenetarekin batera.
CPIE Euskal Itsasbazterrak antolaturik.
Euskal Kultur Erakundea, EIE euskal idazleen elkarteak eta CPIE Euskal Itsasbazterrak, Amaia Carrère idazleari proposatu diote sormen egoitzan gelditzea. Lehen hilabetean, Nekatoenea baserrian bizi izan da, Hendaiako Abbadia eremuan, eta bigarren hilabetean, Pasai Donibaneko Hugoenean.
Asporotsttipiko topaketan, Amaia Carrère idazleak sormen egoitzan egindako lana aurkeztuko du Asisko Urmenetak lagundurik. Publikoak haiekin hitz egiten ahalko du baita sorginkeriari buruz eztabaidatu ere.
Euskarazko ekitaldia
