2025/09/13 - 2025/09/14 08:00 - 17:00
Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak, Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek osatua, bisita gidatuak antolatzen ditu bizikletaz irailaren 13/14 eta 20/21 asteburuetan, Badiako Bidean jarraituz, gure ondare-aberastasuna hobeto ezagutzeko, 2:30 orduko iraupenarekin, gutxi gorabehera.
Horretarako, 12 pertsonako taldeak egingo dira gehienez, gutxienez 12 urte dituztela (adingabeek heldu batekin egon behar dute eta kaskoa eraman behar dute). Topagunea Hondarribiko turismo bulegoa izango da, La Marina auzoan kokatua (Artzuko Matxin, elizaren aurrean).
Taldeak bi pertsonak gidatuko dituzte, 1 turismo-gidari gisa eta 1 bizikleta-animazio gisa. Izena emandako pertsona bakoitzak bere bizikletarekin joan beharko du erreserbatutako hitzordura, eta ur-botilin bat eta mugaz-gaindiko mugikortasun-mapa bat emango zaizkio abiatu aurretik. Itzulera librea izango da Hendaiatik bisita amaitzean.
Visites en français => samedi 13 et 20 septembre à 16h00
Visitas en castellano => sábado 13 y 20 a las 16:30 horas
Bisitak euskaraz = > igandea 14 eta 21 16:00etan
GRATUIT –
IZENA EMATEKO, bete formulario hau: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScUlXoYxbpwQRifcZxIEghTlA15lmH2EddLMYyp9L2RrZzJ8w/viewform
Bisitetan izena emateko azken eguna
- fin de semana – asteburua – week-end – 13/14 => 12/09/2025 – 14:00 – 2025/09/12
- fin de semana – asteburua – week-end – 20/21 => 19/09/2025 – 14:00 – 2025/09/19
INFORMACION – INFORMAZIOA – INFORMATION
(00 34) 943 50 96 00
