Ez ditzagun zigarro muturrak muturrera eraman!

Lehen hendaiar zigarrokin bilketan har ezazu parte: zigarro muturren kutsaduraren aurkako herritar bilketa

Zigarro mutur bakar batek 500 litro ur kutsatzeraino hel litekeelarik, handia baino handiagoa da lurrera botatzen diren zigarrokin guztiek dakarten kutsadura eta, zoritxarrez, gure herria ez da hortik libro, karrikan hautsontziak kokatuagatik ere eta herriaren eraikin publiko orotan sakelako hautsontziak banatzen badira ere (mediateka, GIB, Varietes zinemagela, Gaztelu Aretoa, Denentzat Gizarte Zentroa…). Herritar guztiak arazo horretaz ohartarazi nahirik, «UNIS POUR LA NATURE» taldeak, non Hendaye Bidassoa Surf Club eta Recicla Birziklatu elkarteak, Saint-Vincent ikastetxea eta Hendaiako Herria elkarturik diren, honako ekitaldi honetan parte hartzera gonbidatzen zaitu:

Lehen HENDAIAR ZIGARROKIN BILKETA
maiatzaren 24 larunbatean, 8:30etik 10:00etara

Nazio mailako ekitaldi hori maiatzaren 21etik 27 bitartean eginen da eta egun nagusia 24a izanen da, ZIGARROKIN BILKETAREKIN, hau da, zigarro muturren bilketa erraldoi bat ahal beste jende hondakin horrek ingurumenean dituen eragin dramatikoetaz ohartarazi eta horien aurka elkartu eta ari gaitezen!

Nazio mailan 219 bilketa dira, oraingoz, antolaturik.

Hendaian maiatzaren 24 honetarako antolaturikoa 220.a izanen da eta honela joanen da:

  • 08:30:
    • Parte hartzaileak hitzordu lekuetan hartzea (ikus hemen beherean)
    • Aginduen ematea
    • Parte hartzaileak sektoreka banatzea
  • 08:45:
    • Bilketari ekitea
  • 09:45:
    • Parte hartzaile guztiak Gaztelu Zaharreko hiribidean elkartzea, Antzerkiaren Maiatzaren harlekutik hurbil.
    • Bildu diren zigarrokinen kopurua zenbatzea, bezperan Saint-Vincent ikastetxeko ikasgela batek bildurikoak ere zenbatuz, bilduma egitea eta parte hartzaileei eskerrak ematea.
  • 10:00: Eragiketa bukatutzat ematea

Parte hartu nahi zenuke? Hiru aukera dituzu

Bidassoa Surf Club elkartearen kideek eta adiskideek  helbidean eman dezakete izena eta 8:30ean elkartuko dira palmondoaren biribilgunean Hondarraitz sektorean bilketa erraldoia egiteko

Bilketa herri barnean egin nahi dutenak Gaztelu Zaharreko hiribidean elkartuko dira 8:30ean, Antzerkiaren Maiatzaren harlekutik hurbil

Beren auzo berean aritu nahi dutenak 8:45etan has litezke beren bilketa egiten, eta 9:45etan  Gaztelu Zahar hiribideko azken elkargunera etorri.

Behar diren hornidurak

Honako hauek ekar itzazu:

  • Segurtasun jaka horia ongi ikusia izateko
  • Eskularru pare bat edota gauzen biltzeko matxarda bat
  • Bilduriko zigarreta muturrak biltzeko ontzia (litroko plastikozko botila edo kontserba potoa, adibidez)

Antolatzaileak

Partaideak

Zigarreta muturrak, gaitz handia ingurumenerako

Munduan, urtero 4500 miliar zigarrokin botatzen direlarik lurrera, zigarreta muturra dugu hondartza eta karriketan atzematen den lehen hondakina. Gure ingurumenean ikusteko kutsadura sortzeaz gain, osasunerako eta bioaniztasunerako ondorio oso txarrak ditu ere

Bazenekien?

Zigarreta muturrak haizeak eta euriak ibai-erreketaraino eramaten dituzte eta itsasoraino heltzen dira horrela.

Zigarrokinaren irazkia zelulosa azetatozkoa (plastikoa) da eta, uretan, mikro eta nano partikuletan desegin  eta ekosistemetan eragiten du.

Irazkiak 2500tik gora gai kimiko toxiko ditu, itsasoan hedatzen direnak (merkurioa, amoniakoa, nikotina, beruna, arsenikoa) eta itsas abereek irensten dituztenak. Gai horiek itsas hegaztien % 70etan ageri dira.

Zigarrokin biodegradagarriek ere kutsatzen dute ingurumena, degradatzen direnean gai kimiko toxiko horiek hedatzen baitituzte.

Zigarreta mutur 1 = 500 litro ur kutsaturik, eta 10 urtetik goiti pasa litezke degradatzen den arte.

Tabako industriak zigarreta muturra lurrera botatzea goretsi du publizitate eta zinemaren bitartez, zigarrokina, beste ezer baino lehen, hondakin ekotoxikoa dela ezkutatuz.

Ingurumen babeserako elkarteek tabako industria arduratsuki jokatzera deitzen du, eta zigarrokinak ingurumenetik desager daitezen nahi dute. Hondakin onena sortzen ez dena da!

Surfrider elkarteak erabiliak izan diren zigarrokinak erre daitezen aholkatzen du lurperatu edo birziklatu ordez, ingurumenean duten eragina ahal bezain txiki izan dadin. Oraingoz, birziklatze moldeek muga handiak dituzte hondakin kimiko horren kutsadura ezabatzen.

Tabako kontsumo jokamolde berriek eta zigarreta elektronikoek kutsadura berriak dakartzate: litiozko bateriak. Bereziturik behar dira bildu (hornidura elektroniko eta elektrikoak). Gainera, zigarreta elektroniko botagarriak ekologikoki zentzugabeak dira eta debekatuak behar lirateke izan.

Zigarreta muturrek gaitz handia dakarkiote ingurumenari, baina gutako bakoitzak egin dezake zerbait bere jokamoldeak aldatuz. Gure zigarrokinak zikinontzi batean botaz edo sakelako hautsontzia erabiliz, zigarretek dakarten kutsadura ekidin dezakegu eta planeta babestu. Azkenik, zigarrokinen bilketaren munduko errekorra zigarrokinen kutsaduraren handia erakusten duen eta leku publikoetan ikusezin diren baina ingurumenean eragin gaizto handia duten hondakin horiek argitara eman nahi dituen erronka triste bat da. Laburbilduma Surfrider elkarteak egin du, honako iturri hauek baliatuz:

  • INERIS erakundearen zigarreta muturren tratamenduari buruzko  txostena
  • Erabilera Bakarreko Plastikoei buruzko Europar Zuzentaraua
  • Xahutzearen Aurkako Legea

Navigation de l’article