Ezezkoa eman diezaiegun emakumeei egin indarkeriei

1999. urteaz geroztik, azaroaren 25a emakumeei egin indarkerien aurkako nazioarteko borroka eguna dugu. Egun horren karietara, bai eta aste osoan ere, hainbat eragile arituko dira Hendaian ahal beste jende borroka horren alde ohartarazi eta mobilizatzen.

SEGURTASUNERAKO ETA GAIZKINTZAREN PREBENTZIORAKO TOKIKO BATZORDEAREKIN HERRIA MOBILIZATZEN DA.

  • Azaroaren 20rako, zinema-eztabaida bat proposatu da Pirinio Atlantikoetako Emakumeen eta Familien Eskubideei buruzko Informazio Zentroarekin, honako film hau proiektatuz: «Je vous salue salope» eta gero Claire Sabalo-k gidatu eztabaida batekin, 20:30ean, Varietes zinemagelan
  • Azaroaren 25ean, indarkerianeurgailua eta laguntza eskatzeko zenbakiak daramatzaten ogi zakuak banatuko dira herriko okindegietan. Mila eta mila esker Ametsa, Eskuz, Irina, Kattalin Gorri, Minne Thierry, Ogi Etchea eta Philippe Roy okindegiei.

Badira beste jardunak ere aurreikusiak:

  • Azaroaren 25 larunbaterako elkarretaratze bat antolatu du, 16:30ean, Hilen Oroitarrian, Bagera elkarteak M8 Asanblada Feminista Bidasoa delakoaren izenean; gero, oinezko eta apainduriko autoen ibilketa bat eginen da Gaztelu-Zaharretik abiatu eta Maritxu Anatol plazaraino, Avenida zubiaren ondoraino, joanez.
  • Azaroaren 26 igandean, 17:30ean, Hendaiako Judo Klubak eta Bagera elkarteak autodefentsa ikasteko arrats bat antolatu dute udal dojoan.
  • Azaroaren 30 ostegunean, 18:30ean, «emakumeen aurkako mediku indarkeriak» gaiaren gaineko mahainguru bat eginen da Borderline Fabrikan, eta gero «pintxo potea».

HENDAIAN HARREMANETARAKO DITUZUNAK

HISTORIA ZERTXOBAIT

Artikulu osoan hemen: https://www.service-public.fr/particuliers/actualites/A16162

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) hautatu zuen, 1999an, azaroaren 25a emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguntzat izendatzeko. Egun horretan ohartarazte jardunak egiten dituzte gobernuek, nazioarteko erakundeek eta gobernuz kanpoko erakundeek emakumeen gaineko indarkeriaren aurka borrokatzeko.

Emakumeen gaineko Indarkeria Ezabatzeari buruzko Adierazpena1993ko abenduaren 20an onartu zuen Nazio Batzuen Erakundearen (NBA) Biltzar Nagusiak. Indarkeria horiek honela definitzen ditu «emakumezkoen gainean egiten diren eta emakumezkoei kalte edo oinaze fisiko, sexuzko edota psikologikoak ekar diezazkiekeen indarkeria guztiak, bai eta halakoen mehatxua, hertsapena edota askatasuna bidegabe kentzea, hala karrikan nola bizitza pribatuan».

Horretarako dagoen arretonslesviolences.gouv.fr webguneak ezkontidearekiko indarkeriak, sexuzko indarkeriak edota indarkeria sexistak linean seinalatzeko plataformara edota deitzeko telefono zenbakietara bideratzen du.

Navigation de l’article