FLK-CAF/EALK-CPAM erakundeek koordinatu harrera bat hurbileko zerbitzuak errazago eskaintzeko

Zenbait hilabetez funtzionatzen aritu ondoren, FLK-CAF/EALK-CPAM erakundeek partekatzen dituzten bulegoen irekitze ekitaldia egin da abuztuaren 17 ostegun honetan.

Manuel Tena Baionako EALK-CPAM erakundearen Administrazio batzordeburuak; Vincent Maginot Baiona eta Paueko EALKren zuzendariak; Fabienne Bascou eta Jérôme Roteta, lehena Pirinio Atlantikoetako FLKren Administrazio batzordeburuak eta bigarrena zuzendariak, eta Kotte Ecenarro, Hendaiako auzapezak ahobatez diote: hurbileko leku berri hori erabiltzaileak FLK-CAF/EALK-CPAM erakundeen zerbitzu guztiak harleku berean eskuratzeko aukera partzuergoan eman nahiaren ondorioa da, horrela erabiltzaileen egoera orokorki hartzen ahalko baita. Zerbitzu erraztu eta koordinatua eskaintzea da asmoa, zeinahi direlarik ere hartzaileen eta asegurudunen urraspideak.

Iragan apirilean ireki zenetik, hilean 150 pertsona baino gehiago hartu edo administrazio urraspideetan lagundu dira, hala digitalki nola aholkulari baten bidez. Horrez gain, zerbitzu gehigarrien eskaintzak eginen dira laster, bereziki laguntze lantegiak hala nola lehen mailako kutxaren osasun azterketen zentroarenak, prebentzio eta artamendu laguntza gaietan arituko delarik edota gizarte zerbitzuarenak, oso baliagarri direnak eta egiazko beharrei arrapostua ematen dietenak.

Eraikin baten baino gehiago, egiazko harleku baten irekitze ekitaldia egin da abuztuaren 17an 100 urtez lehengo herriko etxearen leku izan ziren 1865ko lokal historiko horietan,.

zERbItzu PUBLIkoak azkarturik

Osasun zerbitzuen heltzea (SOS Médecins, mediku espezialduak Baionako ospitalearekin eta Concha Berrirekin elkarlanean…), Itsas Aduanen zerbitzuen heltzea, Nazio Polizia FLK-CAF/EALK-CPAM erakundeen eraikin berean eta lokalak udaltzaingoarekin partekatuz kokatzea, zerbitzu publikoak berriz ere Hendaiara indar betez itzultzearen adierazpena dira. Auzapezak erran du ezen «pozik dela eta herrian zerbitzu publikoak izateari atxikia». Lehen hautetsiak gogora ekarri zu ere ezen «laster kokatuko dira Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren gizarte zerbitzuak lehengo zahar etxeko lokaletan». Azkenik, Kotte Ecenarrok azaldu du «hala berak nola hautetsiek ere zerbitzuak herri barnean nahiko lituzketela bil. Horretarako, «Maison France Services» labelerako dosierra proposatuko zaio Estatuari abuztuaren hondarrerako. Urraspide hori herri barnearen egiazko biziberritze asmoaren ondorioa da» erran du.

EALK-CPAM zerbitzuak astelehen, astearte eta ostegunetan dira zabalik, 8:30etik 12:30era eta 13:30etik 16:30era. FLK-CAF zerbitzuak, berriz, astearte eta ostegunetan, ordutegi berdinean dira zabalik.

Navigation de l’article