Elkarteen aurkibidea
Hendaian badira ia 200 elkarte kirol, kultura, gizrte edo bestelako ekintzetarakoak!
ELKARTE BAT XERKA
Zenbait irizpideren arabera xerka dezakezu: jarduera mota, adina, eskola oporraldia…:
ELKARTEEN GIDA
Elkarteen gidak tokiko elkarte guztiak zerrendatzen ditu (kultura, kirol, ingurumenenkoak…), bai eta eskura zenitzakeen zertitzu eta erakundeak ere, hala gizarte zerbizzuak nola prebenzio edo osasunari lotu zertitzuak edo lanpostuei loturikoak, arkitekturari buruzkoak eta abar.
Forum des associations
Retrouvez dans l’agenda la date du forum des associations organisé début septembre.
Animazioak antolatu
DIRU LAGUNTZA ESKAERA 2026 URTERAKO
- Hendaiako Herriko Etxearen diru-laguntzak – Emate araudia (pdf - 560,59 KB - nouvelle fenêtre)
- Diru-laguntza eskaera 2026 (pdf - 609,81 KB - nouvelle fenêtre)
- Diru-laguntza publikoak edota estatuaren onespena duten elkarte edo fundazioen errepublika engaiamendu kontratua (pdf - 94,09 KB - nouvelle fenêtre)
Diru-laguntza eskaera txostena eta araudia deskarga daitezke honen gaineko estekan klik eginez. Bi dokumentu horiek izenpeturik igorri behar zaizkio Finantza Zuzendaritzari, 2025ko azaroaren 24ea berantenaz. Irisgarritasun numerikoaren baitan, bertsio irisgarria eska dezakezu, mezu bat helbide honetara igorriz: .
Xehetasun gehiagorako, e-mailez kontaktatzen ahal gaituzue, helbide honetara idatziz:
Elkarteen gunea
Hendaiako elkarte bat bazara, gune bat duzu
Tokiko bizitzan parte hartzeko boluntario izan nahi duzu?
Gure lurraldean, gizarte lotura indartzeko eta herritar parte hartzea sustatzeko urraspidearen harira, Herriko Etxeak herritarren, elkarteen eta hiriko zerbitzuen arteko harremanak errazteko eta suspertzeko plataforma bat ireki berri du.
14 urtetik goiti, herritar orok boluntario izateko hautagaitza aurkez dezake, baita Hendaiako elkarteek edo hiriko zerbitzuek proposatzen dituzten noiztenkako ekitaldietan laguntzeko ere.
Nola izena eman boluntario izateko?
Gune pertsonala sortu behar duzue webgunean.
Engaiamendu gutuna irakurri eta onartu behar duzue, baita konfidentzialtasun politika ere behar diren laukiak markatuz. Zuen hautagaitza onartua izan dela segurtatzen duen mezu bat jasoko duzue. Ondotik, eskaintzak ikusten ahalko dituzue eta interesatzen zaizkizuen misioetan parte hartzeko eskatu.
Azkenean, dagokion erakundearekin harremanetan sartuko zarete zuzenean zuen misioa antolatzeko.
Elkarte bat zara
Herriko Etxearen aldean jadanik erregistratuak* diren elkarteek beren gune pertsonalean sartzeko erabiltzaile izenak eta pasahitzak eskuratu dituzte eta, gaurdanik, eskaintzak sar ditzakete horretarako egina den atalean, hiriko zerbitzuek eta Herriko Etxez inguruko erakundeek egin dezaketen bezala.
Herriko Etxearen partetik mezurik ez duzue jaso. Mezu bat bidali helbide honetara:
Tresna honek herritar ekintzen, ekitaldien eta denen onetan diren proiektuen antolaketa eta arrakasta lagunduko ditu. Herriko Etxeak, GEUZarekin lankidetzan, bere elkarteak guztiz laguntzea hitzematen du. Herritar plataforma ezagut ezazue lehenbailehen, elkarrekin beti solidarioagoa eta engaiatuagoa den hiria eraiki dezagun!
* Hirian berean egoitza soziala edo jarduera onartu bat duten elkarteek soilik ahalko dituzte eskaintzak argitaratu. Elkarte berriak erregistratuak izan beharko dira eta urte bat goaitatu beharko dute. Politika, sindikatu, erlisione edo enpresa arloko elkarteak ez dira hautagai.