Guraso edo gurasogaia zara? Hendaiako udalak zure urraspideak egiten eta zure haurrari egokiena zaion harrera modua aurkitzen laguntzen zaitu.
Nahi d(it)ut…
- 0-3 urteko haurren harrerari buruzko argibideak ukan (lien modes d’accueils 0-3 ans)
- Aitzinetikako izen emate bat egin (lien faire une pré-inscription)
- Guraso enplegatzaile gisa argibideak ukan (lien accueil chez une assistante maternelle)
- Guraso gisa dudan betekizunean lagundua izan (lien ressources parent-enfant)
- Nire haurraren osasunerako eta garapenerako jarraipen bat baliatu (lien ressources santé)
Urbidaia herriarteko Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza-gunea (LHB)
Familien beharrei hobeki erantzuteko gisan, Hendaia, Urruña eta Biriatuko udalek lehen haurtzaroaren arloko lankidetza indartu bat abian jarri dute. Dinamika horren ondorioz, gune anitzeko herriarteko Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza-gune bat sortua izan da, Urbidaia izenekoa, gaur egun familien eta beren kontu diharduten haurtzainen informatzean eta laguntzean dabilena.
Sarrera bakarra: konfiantzazko solaskide batek du Urbidaia LHB animatzen. Haren betekizuna? Zure bideratzea eta urrats bakoitzean laguntzea, zure beharren arabera. LHBak laguntzen zaitu:
- Ongi datorkizun harrera modua aurkitzen — haurtzaindegia, haurtzaina, etxeko haurtzaintza. Aukera erabilgarriak aurkezten dizkizu eta zure egoerari egokiena zaion aterabidera bideratzen zaitu.
- Zure urraspideak sinplifikatzen — LHBak haurtzaindegietan, haurtzain etxeetan eta familia-harrera zerbitzuan egin dituzun aitzinetikako izen-emate eskaerak biltzen ditu bere leihatila bakarraren bitartez. Libre diren haurtzainen zerrenda eguneratzen du eta zure aitzinetikako izen-emate dosierraren jarraipena segurtatzen du, zerbitzu desberdinekin loturan. Epe motzean erantzun bat ekartzea zaintzen du.
- Enplegatzaile gisa duzun betekizunean laguntzen — Haurtzain bat enplegatzen duzu? LHBak zure eskubideei eta betebeharrei buruzko argibideak ematen dizkizu, eta solaskide egokietara bideratzen zaitu galdera berezi ororako.
Aitzinetatik izena emateko hitzorduan, familiek honako dokumentuak aurkeztu behar dituzte:
hiru hilabete baino gutiagoko bizilekuaren frogagiria (argindar edo ur faktura, bizitegi asurantza agiria, GEUZan helbideratze agiria,) edo enplegatzailearen agiria (Hendaian lanean ari diren gurasoentzat, bertan bizi gabe).
(Règlement de fonctionnement du dossier unique de demande de modes d’accueil du jeune enfant)
Argibideak – Aitzinetikako izen-ematea
Argibideak eskatzeko eta aitzinetik izena emateko hitzordua hartu behar da
Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza-gunean (LHB):
- Hendaiako animatzailea: 07 89 60 29 51
- Urruñako animatzailea: 06 07 15 92 95