GEUZak giro atsegineko elkarretaratze berri bat proposatzen du te dantzaldi batekin

Igandetako arropaz jantzi eta zatoz ongi pasatzera, otsailaren 20an, Gaztelu aretora. 15:00etatik 19:00etara, «Danse génération 64» elkarteak animatuko du dantza arratsalde hori saltsa, balts, rock, tango eta beste zenbait areto dantzarekin…

Gizarte Ekintzako Udal Zentroak eskaintzen du urririk animazio hori, herriak adinekoen alde daraman politikaren harira, bakardadeari aurka egiteko, baina gazteagoentzat ere bada, gizarte lotura egin dezagun eta jendeen arteko giro ona eta harremanak bultzatu.

Izena eman behar da, hemen: 05 59 48 23 10.

Bere kabuz etortzerik ez duten adinekoentzat bada urririkako garraioa; izena ematean eskatu behar da.

Eguraldi onaren garaia heltzean antolatuko ditugu beste batzuk ere, modaz ezin pasatuzko elkarretaratze horiek iraunarazteko.

Txerto agiria beharko da (2022ko otsailean izanen den osasun egoeraren arabera)

Navigation de l’article