Bakarrik Taulagainean festibala berriz hemen dugu!

Bakarrik Taulagainean festibalaren 7. aldia otsailaren 11, 12 eta 13an eginen da Mendi Zolan kulturgunean eta Gaztelu aretoan. Lau ikuskizun zein bere gisakoak emanen dira, elkarrekin gauza bakar bat dutenak: jokalari bat, bakar-bakarrik da bere publikoaren aitzinean.

2015. urtean hasiz ari da Hendaiako Herriko Etxearen kultura zerbitzua Bakarrik Taulagainean festibala antolatzen. 2021eko aldia bertan behera utzi behar izan ondoren, hemen dugu berriz festibala. Oraingo honetan, iaz egiteko aurreikusiak ziren 3 ikuskizun berriz eskaintzea erabaki du kultura zerbitzuak: Cucine(s), La paire de mocassins eta Cuisine-moi une histoire. Jadanik eskura ditzakezu txartelak hemen edo Mendi Zolan kulturgunean.

OTSAILAREN 11 OSTIRALAREKIN: «DRAG» LES PETITES SECOUSSES KONPAINIARENA

Les Petites Secousses konpainia berriz ere datorkigu Mendi Zolan kulturgunera, oraingoan “DRAG” ikuskizuna aurkeztera, hau da, norbera izateko eskubidea erreibindikatzen duen ikuskizuna aurkeztera.

OTSAILAREN 12 LARUNBATAREKIN: LEKU HAURREI (TXIKI NOLA HANDI)*

«CUISINE-MOI UNE HISTOIRE» UNE HIRONDELLE KONPAINIARENA (BAIONA)*

Su eztitan sukaldatu istorioak. Eskusoinuz lagundurik, jokalariak musikaz zerbitzatzen dizkigu bere jakiak, inguruan dituen gauzen poesia azaltzeko.

«LA PAIRE DE MOCASSINS» MÉCHANTE COMPAGNIE KONPAINIARENA (BAIONA)*

Istorio horren sustraian hiru ipuin tradizional daude, gure egungo mundura ekarriak. Jokalariak aldatzen ari den gizartearen portreta egiten digu, non aspaldiko garaietatik gogoetan darabiltzagun gaiak agertzen baitzaizkigu. Kontalaria Zokoburuko merkatuan arituko da ere, 10:00etatik goiti.

OTSAILAREN 13 IGANDEAREKIN: «CUCINE(S)» FLORIANE FACCHINI & CIE KONPAINIARENA

Cucine(s) artisten eta ikusleen arteko solasalditxo bat izanen da partekatu apairu baten eta erakusketa baten inguruan. Erakusketak, Gaztelu aretoan, hendaiarren kulturanitzeko sukaldatze jokamoldeen zirrarak, oroitzapena, irudipenak eta zaporeak azalduko ditu.

Erakusketarekin batera doan apairu partekaturako izena emanen dutenei besteekin partekatu nahi duten jaki bat ekar dezaten proposatuko zaie. Indarrean diren osasun neurriak betetze aldera, jende kopurua murriztu da eta mahairatzean, kusku taldeak osatuko dira.

Navigation de l’article