Hendaia Run Strava txapelketaren bigarren zatia heldu zaigu!

Aurten, Gazteria eta Numerikoa Zerbitzuak hilean kirol erronka bana proposatuko die hendaiarrei kirol eta erronka zaleen Strava aplikazioaren bitartez. Aplikazio horri esker, erabiltzaileak atxiki ditzake, GPS bidez, aire zabalean egin dituen kirol jardun guztien nondik norakoa.

Hil berri, zati berri

Urtarrileko txapelketaren ondoren, hona otsaileko txapelketa! Otsail hastapen honetan, Gazteria eta Numerikoa Zerbitzuak txapelketa berria eman du argitara: 650 metroko zati bat, malda zerbaitekin. Zati hori Hendaiako Trail delakoak eginen du heldu den otsailaren 27an; korrikalariei entrenamenduan txaloak emateko aukera.

Hilabete honetan, bai eta hurrengoetan ere, 4 puntu gehiago emanen zaizkio zatia besteek baino gehiagoetan egin duenari.

Strava aplikazioan atzemanen duzu, honako izen honekin: #2 HendayeRunStravaChallenge

Hendaia “Jokoen lurraldea 2024”

Gogoan har ezazu Hendaia Run Strava Txapelketa Hendaia «Jokoen Lurraldea 2024» testuinguruan kokatzen dela. Herriak, engaiamendu horren bitartez, talde dinamika bat bultzatu nahi du eta herritar guztiek Jokoen zirrarak bizi ditzatela. Datozen 4 urteotan, herria Jokoen erritmora biziko da eta ekimen anitz du proposatuko. Iaz Olinpiar astea eskoletan antolatu ondoren eta gure bolondresak «Urrezko bolondresa» ekimenarekin ezagutzera eman ondoren, orain proposatzen duen hurrengo ekimena «Run Strava Txapelketa» da.

Prest, kasu, abia!

Nola parte hartu?

Ezin errazago da; aski duzu sakelako telefonorako “Strava” aplikazioa telekargatzea, hileko zatia ikusi eta aplikazioan jardun bat abian eman… eta gogor ekin!

Navigation de l’article