Guirec Soudée, Pierre Loti sariaren irabazle

Kotte Ecenarro eta hautetsiek Herriko Etxean hartu dute Guirec Soudée, 2020ko Pierre Loti lehiaketaren irabazlea “Le monde selon  Guirec et Monique, un marin, une poule, un incroyable voyage” bere liburuarengatik, Flammarion argitaletxean argitaratua.

Eskaintza

Ulysse liburudendan ukanen duzue, Itsas Etorbidearen 2an, liburuaren eskaintza idazten, uztailaren 31n, ostiralarekin.

Bretoi gaztea da, tematsu eta bere ametsak bazter uzten ez dituena eta zorigaitzari buru egin diona, mantsotu duen oilo batek lagundurik.

Inspirazio iturri den adibide ederra, baina ez itsu-itsu jarraitzekoa!

Oiloarekin batera, Atlantikoa zeharkatu du, Groenlandiara joan, izotz eremuan 130 egun harrapaturik egon, Ipar-mendebaldeko pasaia zeharkatu, Hego Handirako bidean belak zabaldu, latitude muturrekoenetako tenpestak jasan, Hornos lurmuturra zeharkatu eta Antartikoraino heldu da, Bretainiarainoko itzulaldi luze bati ekin aitzin.

Hendaiako Pierre Loti sariari buruzko informazio gehiago: www.ulysse.fr

Harremanetarako: Catherine Domain, 33(0)5 59 20 63 91

Navigation de l’article