Hondartzako bitartekariak osasun arauak betearazteko

COVID 19 krisiaren peko udaldi honetan, Hendaiako Herriko Etxeak 8 gazte kontratatu ditu udako lan oso berezia egin dezaten: hondartzako bitartekari lana, hain zuzen ere.

Uztailaren 9tik goiti, Cylia, Maiana, Tom, Xan, Xabier, Esteban, Pablo eta Philippe hondartzan zehar dabiltza eta erabiltzaileengana hurbildu eta osasun eta distantzia arauak ekartzen dizkiete gogora. 14:00 orenetatik 18:00 orenetara, hondartza ibiltzen dute,gora eta behera, harako sarbideak antolatzeko, batez ere jende anitz biltzen den tenoreetan.

Cylia-k honela dio “ezohiko egiteko hau oso garrantzitsua da egungo egoeran. Oporlariek, oro har, eskerrak ematen dizkigute. Burugogor gutxi batzuk kexatzen zaizkigu bakarrik marea gora izan eta dunba harrietarantz edo diga aldera bidaltzen ditugunean”.

Frédéric Tranche, jabari publikoaren eta turismoaren ardura duen bigarren auzapezordea, berriz, krisiaren aitzinean erne izan beharraren garrantziaz ohartzen omen da eta suhailtzaileen eta CRSen zerbitzuekin duten lankidetza hertsia pozbide omen zaio.

Jantzirik daramaten kasula berdeengatik ezagutuko dituzue; egiezue abegi ona !

Navigation de l’article