Haurtzainen Etxe berria Atabala auzoan

“Il était une fois un rêve” Haurtzainen Etxean, 2 etxe-haurtzain onetsi ariko dira, 100 metro karratuko apartamendu eder batean, Atabala auzoan.

Haur ttipien beharrak errespetatzen dituen ingurune goxo batean, Carole TORRES eta Stéphanie PROVE etxe-haurtzain onetsiek 10 aste eta 3 urte bitarteko 6 haur hartuko dituzte apirilaren 1etik landa, astelehenetik ostiralera, 7:00etatik 18:00etara.

Banakako eta taldekako harreraren arteko erdibideko harrera horretarako, etxe-haurtzain bat etxean hartzeko erabiltzen diren enplegu-modu berak jarraitu beharko dituzte gurasoek.

0 eta 3 urte bitarteko haurren harrera eskaintza zabaltzeko, Hendaiako Herriak haurtzainen etxe proiektu hau sustengatu du, lokala utziz eta materiala erosteko laguntza emanez.

Xehetasunak ukaiteko, edota zure haurraren izena aitzinetik emateko, Céline ELGOYHEN anderea kontakta ezazue, leihatila bakarraren bidez: +33 (0)5 59 20 32.

 

Navigation de l’article