De Gaulle jeneralaren hiribidearen berriz irekitzea

Ur eta saneamendu sareen berritzeko lanak burutu direlarik, berriz ere ireki da trafikora, martxoaren 30, astearte honetan, De Gaulle jeneralaren hiribidearen geltoki auzoko aldea.

Hendaiako De Gaulle jeneralaren hiribidean egin diren ur eta saneamendu sareko lanak bukatzen ari dira. Lehen batera zihoan saneamendu sarea banatu da (ur zikina eta euri ura) eta edateko ura banatzeko sarea azkartu da eta lehengo sare zaharrean han eta hemen behin eta berriz gertatzen ziren ur galtzeak kendu. Euskal Hirigune Elkargoak ur zikinaren bilketa eta bainatze uren kalitatea etengabe hobetzen joateko asmoari loturik dira lan horiek. Hiribide osoko sare lan horien kostua 2,5 milioi € ZG da.

Zirkulazioa berriz zabalik

Lan horiek bururatu eta zirkulazioa berriz zabaldu dute De Gaulle jeneralaren hiribidean, joatean nola jitean, martxoaren 30 asteartearen gozietik goiti.

Aldagune multimodal berria

Horrela, Txik Txak sarearen ohiko antolaketara itzul liteke (Hegobus 3, 31, 35 lineak) bai eta aldagune multimodal berria baliatu ere.

105 aparkaleku

Geltokiaren aparkalekuak 105 aparkaleku eskaintzen ditu orain eta lehenengo 15 minutuak urririk dira.

Informazio gehiagorako: https://www.communaute-paysbasque.fr/

Navigation de l’article