Hendaia Eguberri ospatzen ari

Herriak; Hendaia Turismo eta Merkataritzak, eta Besta batzordeak Eguberri egitarau ederra prestatu dute: Eguberri merkatua eta Eguberri ibilketa; merkataritza hamabostaldia, Eguberriaren egutegia, Bizarzurirentzako gutunontzia… Euskaldunak ez dira ahantziak, euskarazko mintzaldi eta pailazo ikuskizun bana baitute, Hendaia Euskaraz egitarauaren harira. Animazio guztiak hemen ikus itzazu: www.hendaye-commerces.com

Eguberri magia abenduaren zortziarekin hasiko da, argiztapenei ekinez. Energia neurritasunak hartara beharturik, udalak Eguberri argiztapen arrazoitsua egitea erabaki du. Aurten, argitze sistema astebete berantago hasiko da argitzen (abenduaren 8tik urtarrilaren 6ra) eta heren bat murritzago izan eta leku enblematikoenetara eta saltegi aldeetara mugatuko da. Denboran ere mugatuko dugu argiztapena, egunean bi oren gutxiagoz argituz (egunean 5h eta ½, 2021ean 7h eta ½ izan zirelarik). Herria hamaika argitan dirdiratuko da arratsean, baina goizean, aldiz, argiak itzalirik izanen dira.

Herriak Eguberri merkatua berritzen du

Abenduaren 10 eta 11n, ia hirurogei erakusgune ukanen dituzue zain Gaztelu aetoaren barnean eta atarian. Adin eta gustu orotarako oparien aukerak eskainiko dizkizueten eskulangile sortzaile anitz ezagutu ahalko duzue: joiak, jantziak, apaindurak, liburuak edota zare gormantak. Ostalariak ere izanen dira pastizak, taloak, edari beroak eta urruneko produktuak proposatuz.Bi egun horietan, haurrak animazio anitzetaz baliatzera etorri ahalko dira: xaldi gaineko edo zalgurdi ibilketak; irakurketa animatuak, ikuskizunak eta beste hainbat eta hainbat gauza…

EGITARAUA

Abenduaren 10ean (larunbata)

  • 14:00 – 17:00: Ibilaldiak xaldiz “Baby Poney”-ren eskutik
  • 14:00 – 16:00: Irakurketa animatuak “Sous la neige” (Elurpean)
  • 14:00 – 19:00: Egurrezko jokoak “Euskal Evasion” taldearekin.
  • 14:00 – 17:00: Ibilaldia zalgurdian “L’âne Ta Lan” elkartearen Pirinioetako astoekin.
  • 14:00 – 17:00: Makillatze liluragarrien tailerra “Animômes” elkartearen eskutik.
  • 14:00, 15:10 eta 17:00: Eguberriko kantuak Iratxo Kantariekin, Mia Show konpainiak gidaturik.
  • 16:00: “Les Mondes Enchantés” (Xarmaturiko Munduak) ikuskizuna, “Art is folies” konpainiaren eskutik.
  • 17:30: “Bada… boum” haurrentzako dantzaldia.
  • 18:30: Musika animazioa.

Abenduaren 11n (igandea)

  • 11:30 – 12:30: Mutxikoak, Mutxiko Elkarteak gidaturik.
  • 12:30: Musikaz alaitu aperitifa.
  • 11:00, 14:00 eta 17:00: Eguberriko kantuak Iratxo Kantariekin, Mia Show konpainiak gidaturik.
  • 14:00 – 16:00: Irakurketa animatuak “Sous la neige” (Elurpean)
  • 14:00 – 19:00: Egurrezko jokoak “Euskal Evasion” taldearekin.
  • 14:00 – 17:00: Ibilaldia zalgurdian “L’âne Ta Lan” elkartearen Pirinioetako astoekin.
  • 14:00 – 17:00: Makillatze liluragarrien tailerra “Animômes” elkartearen eskutik.
  • 15:00: Txikienentzako ikuskizun/komedia “Mère Noël Part en Tournée”, Hélène Demé Elzévir-ekin.
  • 16:00: Iratxo hip-hop dantzariak, Wazza Family konpainiako gazteekin.
  • 17:00: Musika animazioa.

 

 

Navigation de l’article