Hendaiako Kantu Txapelketa: 9. edizio oso arrakastatsua

Abenduaren 4an, Beltzenia auzoko Daniel Ugarte pilotalekua bete-betea zen, Hendaiako Herriko Etxeko Hezkuntza eta Haurtzaroa eta Euskara zerbitzuek antolatu Eskolarteko 9. Euskal Kantu Txapelketaren karietara.

Azken urteotan pandemiak sortu traba guztien ondotik, haurrak oso pozik ziren agertokira berriz igotzeaz, eta 200 bat izan ziren txapelketan parte hartzen, Hendaiako 1. mailako eskola guztietatik. Mattin Sorzabalbere (musika tresna anitzen jolea, irakaslea Lanetik Egina elkartean) eta Urbi Artola (gitarrista) musikari profesionalek  haurrak musikaz lagundu dituzte agertokian eta proiektu guztian zehar, eskolaldi inguruko jardueretako animatzaileen partaidetzarekin. Azpimarratu behar da haurrek egindako lanaren kalitate handia.

Hendaiako musikari eta musika elkarte batzuetako ordezkari batzuek osatu epaimahaiak gure kantari ttipi guzti horien indarrak balioztatu zituzten, eta irabazleak horrelaxe izendatu zituen:

  • Lehen saria: Ikastolako “Oilasko Erreak” taldea, Furra Furra
  • saria: San Bixente eskolako “Mugalariak” taldea, Begiak Farrez Farrez kantuarekin
  • saria: Hiri-barneko eskolako “Euskararen Babeslariak” taldea, Bagare kantuarekin
  • saria: Hondartzako eskolako “Bihotzaren Soldaduak” taldea, Jaun Baruak kantuarekin.

Lehen bi taldeek ateraldi bat eginen dute Donostiara 2023ko apirilaren 1ean, eta bertan euskal musika tresna tradizionalak jotzeko eta ezagutzeko aukera izanen dute besteak beste, San Telmo museoan. saria irabazi dutenek txalaparta tailer bat ukanen dute eskolan. sariaren irabazleek Bixintxoetan kantatuko dute, festetako musika taldeen kontzertua kari, 2023ko urtarrilaren 29an (igandea), 17:00etan, Bixintxo elizan.

Azkenik, Gurutze Gorriak parte hartu duten haur guztiak saritzea erabaki du, Lehen Sokorri keinuen inguruko tailerrak eskola guztietan eskainiz.

Itziar Aizpuru Euskara hautetsi arduradunak parte hartzaile guztiak zoriondu ditu, eta proiektu honetan parte hartu duten pertsona guztiak eskertu: haurrak, animatzaile guztiak, Euskara eta Hekzuntza eta Haurtzaroa zerbitzuetako langileak, musikariak, epaimahaikideak… Euskararen inguruan hainbeste jende biltzen duen ekitaldi horren garrantzia azpimarratu du ere.

Bere aldetik, Isabelle Marié Hendaiako Gurutze Gorriaren lehendakariak bere taldearen poza adierazi du, eta eskerrak eman dizkie Herriko Etxeari, haurrei eta ekitaldiaren arrakastan parte hartu zuten guztiei.

Lanetik Egina elkarteko Idoia Gascon ikasleak bi kantu eskaini ondoren, denak bildu ziren kantu bat elkarrekin emateko, eta haur bakoitzak domina bat ukan du txapelketan parte hartzeagatik. Dudarik gabe, emozioz beteko arratsaldea!

 

Navigation de l’article