Hendaia Euskaraz 2020: proiektu deialdia

2020rako euskarazko jarduerak proposatu nahi dituzten Hendaiako elkarteek proposamen-fitxa eta proiektu-deialdia kontsulta ditzakete dagoeneko.

2020ko proiektu deialdia deskargatu (pdf - 483,80 KB - nouvelle fenêtre)

Proposamen fitxa deskargatu (pdf - 379,67 KB - nouvelle fenêtre)

Hendaia Euskaraz-en 11. aldia 2020ko martxoan iraganen da, baina aurten ere, elkarteek gure herrian urtean zehar antolatzen diren gaikako asteetarako euskarazko jarduerak ere proposatzen ahal dituztela, hala nola: Aste Urdina, edo Ahalmen Urritasunaren, Garapen Iraunkorraren, Dastamenaren, Familiaren… asteetarako.

Gaikako asteen taula ikusi (pdf - 419,64 KB - nouvelle fenêtre)

Euskara Batzordearen helburua euskarazko programazioa urte osoan proposatzen ahal izatea eta Euskara Hendaiako bizitzaren arlo guztietan txertatzea da.

Elkarteek proposamen-fitxa deskargatu, fitxa bete eta Euskara zerbitzura 2019ko urriaren 18a aitzin itzuli behar dute.

Euskara Batzordeak parte hartze zabalarekin kontatzen du, eta aitzinetik eskertzen ditu 2019an euskararen alde arituko diren elkarte, profesional eta udal zerbitzu guztiak.

Hendaia Euskaraz

  • 2020ko martxoan: Hendaia Euskaraz-en 11. aldia
  • Lehen aldia: 2010eko martxoan
  • Hasieratik landutako gaiak: udal zerbitzuak, elkarteak, saltegiak, osasun arloa, euskararen transmisioa, aisialdiak, hizkuntza gutxituak, lehen hitza euskaraz eta euskara ingurune digitalean.
  • 2020an: ez da gai berezirik izanen, baina herrian antolatzen diren gaikako asteetarako euskarazko jarduerak proposa daitezke.
  • Hendaia Euskaraz 2019 ekitaldiaren programa ikusi (pdf - 2,15 MB - nouvelle fenêtre)

Navigation de l’article