Elkartasun elkarretaratzea – 12:00etan herriko etxearen aitzinean
Jaun-andereak,
Hendaiar agurgarriak,
Bildu gara gaur bortizkeriak jo dituen hiriei gure elkartasuna adierazteko, batez ere Limoges-ko hiriari, non sute batek herriko etxea handizki andeatu duen, baita hiri horietako hautetsiei, herriko langileei, biztanleei eta merkatariei ere.
Hendaiako Udalaren izenean, gure sostengua eskaini nahi diet eta sokorri zerbitzuen eta segurtasun indarren engaiamendua goretsi.
Herriko etxe bat erasotzea, denen etxea, tokiko demokrazia eta Errepublikaren baloreak erasotzea da. Bortizkeria horiek onartezinak dira eta garrazki gaitzetsi behar dira.
Haatik, manifestatzeko eskubidea eta adierazpen askatasuna oinarrizko eskubideak dira. Gure herrikideei gizarte-aldarrikapenak eta xedeak adierazteko eta entzunak izateko aukera bermatu behar zaie. Bortizkeriaren hautua egin dutenen ekintzekin ez dira nahasi behar.
Hara zergatik bakoitzaren erantzukizunari dei egiten diodan orain. Ondoko manifestazioak lasaiki, pertsonen eta ondasunen errespetuan eta makurrik gabe iragan daitezen joka dezagun.
Desadostasunak ukan ditzakegu, gure haserreak adieraz ditzakegu eta sineste desberdinak ukan. Baina batzen gaituena zaindu behar dugu: errespetua, elkarrizketa eta elkarrekin bizitzeko gaitasuna.
Inoiz baino gehiago, lasaitasuna, elkartasuna eta batasuna behar ditugu.
Hau da gaur Hendaian dakargun mezua, hunkituak izan diren hiriekin elkartasunez eta gure demokraziaren defentsarako.
Milesker.
Kotte ECENARRO