Hendaiako Garapen Iraunkorraren Astea – Uraren joairatik jokatu 2025eko irailaren 16tik urriaren 5era

2009tik, urtero, Hendaiako Herriak eta CPIE EUSKAL ITSASBAZTERRAk bat egiten dute publikoari gogoeta eta ekintza konkretuak proposatzeko. Aurten, irailaren erdialdetik urriaren 5a arte programatua izan den GARAPEN JASANGARRIAren ASTE EUROPEARRAREN benetako deklinabidea izanen da.
Urtero bezala, elkarte, enpresa, partikular, ikastetxe eta instituzioak gomitatuak izan dira aktiboki parte hartzera. Helburua, garapen iraunkorrari lotuak diren urrats, keinu eta ideia onak ahalik eta zabalen zabaltzea Hendaiako herritarren artean. Gogoeta, elkartrukaketa, ekintzak, baina baita partekatzea eta laguntasuna ere ahalbidetzen dituzten animazioak proposatuak izanen dira.
Begien aurrean duzun egitarauaren aberastasuna, aniztasuna, hemen agurtu eta eskertu behar ditugun egitura anitzen inplikazioaren isla da.

Urriaren 3, 4 eta 5eko asteburuetan, Hendaiako Garapen Jasangarriaren 17. aste hau bereziki trinkoa den egitarauarekin itxiko da, hiru egun hauek Itsasertzeko Kontserbatorioaren 50. urtemuga ospatzeko aukera izanen baita eta, 10 urte ere, Euskal Erlaitzaren Etxea publikoari ireki zitzaiola!
Batari zein besteari, gure itsasertzaren babesaren eta denontzako atseginaren mesedetan, beren ekintzekin luzaroan jarraitzea desiratzen diegu. Zorionak!

PROGRAMME

09/16-09/20 – “Mugi gaitezen, ezinbestekoa da!” erakusketa

  • Zatozte mugikortasun iraunkorrago baterako aterabide zehatzak ezagutzera.
    Mediateka – Jaizkibeleko karrika
    Argibide gehiagorako: 05.59.48.00.77

09/17

  • Hendaiako GIAren estreinaldia “BIGGER THAN US” zine-topaketarekin
    Flore Vasseur-en dokumentala: Melati Wijsen gizarte-eta ingurumen-justizia goseak batzen dituen militante gazteengana dabil munduan gaindi.9:30: bigarren mailako eta lizeoko ikasleendako emanaldia
    20:30 Denendako emanaldia
    Les Variétés zinema gela – Prezioak: 5,50€ (14 urtez pekoak: 4€)
    Argibide gehiagorako: 05.59.20.61.18
  • “Ura: atzoko urrea, biharko rodioa” hitzaldia
    Ondasun agorrezina izatetik urrun, ura gizaki-presio azkarren meneko den baliabide baliosa da. Oliviert Donard-en hitzaldia (AAPU – Zientzia Akademia)
    18:00 – Urririk, izena eman behar.  Abadia gaztelu-behatokia – Izena emateko: Abadia gaztelua https://www.chateau-abbadia.fr/agenda
    Argibide gehiagorako: 05.59.20.04.51

09/17-10/04 – “Largo recorrido” erakusketa

  • Antonio Montiel-ek bere barne-barneko obra zintzoa salatzen digu: margolaritza eta zizelkaritza izadiarekin libreki mintzo dira, arte-ohituretatik urrun.
    Asteazkenetik larunbatera, 10:00-13:00 / 15:00-19:00
    Estreinaldia irailaren 19an, 19:00etan
    Mendi-Zolan kulturgunea – Info: www.hendaye-culture.fr – Argibide gehiagorako: 05.59.48.30.49

09/20

09/22

09/22 eta 09/23

  • “Garapen Iraunkorrari buruzko heziketa” tailerrak
    Aizpurdi lanbide heziketako lizeoak bere programa bizkortzen du ikasleak gaurko erronka ekologikoen inguruan mobilizatuz.
    09:00-17:00 – Info: 05.59.20.72.10

09/23

  • “Hondartza biziak” 
    Euskal hondartzetako bioaniztasuna aztertu eta algen ikerketan parte hartu Euskal Itsasbazterreko CPIE zentroarekin, ALAMER programaren harira.
    10:00-12:00 –  Haizabia itsasadarra – CD912 Itsas Hegiko bidehandia
    Prezioak: 5 € (12 urtez pekoak: urririk) – Argibide gehiagorako eta izena emateko: https://cpie-littoral-basque.eu/

09/24

  • “Hendaiako itsasbazterraren garbiketa”
    Aizpurdi lizeoko ikasleek hondakinak bilduko dituzte eta Bil Ta Garbi, Tree6clope eta Euskal Itsasbazterreko CPIE elkarteen sentsibilizazio ekintza baliatuko.
    08:15-12:15 –  Hendaiako itsasbazterra – Argibide gehiagorako: 05.59.20.72.10
  • “GAITZEKO LEIZEA” zine-topaketa
    Film honek erronka klimatikoak eta ekologikoak aztertzen ditu Pirinioetako lurraldeko historiaren bitartez, arte-, zientzia- eta olerki-behakoak nahasiz, modu sentikorrean. Emanaldia Jean Lavigne film egile eta zientzialariarekin.
    20:30 –  Les Variétés zinema gela – Prezioak:   5,50€ (14 urtez pekoak: 4€) – Argibide gehiagorako: 05.59.20.61.18

09/25

  • “Elkartasunezko lasterketa”
    Lizardi ama eskolako, San Bixintxo eta Irandatz bigarren mailako ikastetxeetako eta Aizpurdi lanbide heziketako lizeoko ikasleek 2 km-ko lasterketa kurrituko dute “Txoko” elkartearen faboretan. Susta itzazue emaitzak eginez.
    14:00-16:00 –  Beltzeniatik Bidasoako zabaldegira (arrantza portua). Argibide gehiagorako: 05.59.20.72.10
  • “Zuen osasuna etxean hasten da!”
    Etxean osasuna eta ingurumena zaintzen ikasteko tailerra. Zure osasunaren eta planetaren osasunaren alde jokatu CPIE zentroarekin!
    14:30-16:30 – Denentzat gizarte zentroan – Richelieu karrika, 29. Argibide gehiagorako: 05.59.20.37.63

09/26

  • “Nire IGI astea” bideo-lehiaketa
    Aizpurdi lizeoko ikasleek bideo-erreportaia bat sortuko dute Ingurumena eta Garapen Iraunkorra asteko tailerretan oinarrituz.
    8:15-12:15 – Bideo-erreportaiaren sorkuntza, asteko IGI tailerretan oinarrituz.
    13:30-15:30 – Filmen emanaldia eta ikasleen eta epaimahaien hautaketa sariak banatzeko.  Gaztelu aretoa – Gaztelu zahar karrika, 1.
  • “Kostaldeko arriskuak, artearen aldetik, zientziaren aldetik”
    2024ko maiatza eta 2025eko ekainaren artean, Abadia gazteluak arlo anitzeko ikerlari eta artista talde bati ateak ireki zizkion. Erronka handiko tokiko gaiari buruzko erakusketa bat plantan ezarri behar zuten: kostaldeko arriskuak. Zatozte ekimena ezagutzera eta eragileekin mintzatzera.
    16:00 –  Asporotsttipi Euskal Erlaitzeko Etxea – Info: https://cpie-littoral-basque.eu/

09/27

09/28

10/01

10/02

10/03

10/04

10/05

  • “ABADIA EREMUKO BIDEXKETAN GAINDI”
    Ezagutza ibilaldia (historia, geologia, aberedia, loredia…), ondotik piknika Katalinkoeneko bazterretan (salbuespenez publikoari irekia).10:30 – Publikoa: Familientzat – Urririk – Piknika eraman – Askubiako aparkalekua – CD912 Itsas Hegiko bidehandia
    Argibide gehiagorako eta izena emateko: 05.59.74.16.18 – https://cpie-littoral-basque.eu/
  • “PRENTSAKETA” hGIAren bururatzea
    Zatozte lagun arteko bestara behatokiko sagardiko sagarren prentsaketaren inguruan: sagar zukua eta sagarnoa egiteko urratsen erakusketa, dastatzea, sagar dantza tradizionala eta besta-ekitaldiak.
    14:00-18:00 – Nekatoenea – Abadia eremua – Armatondo karrika, 6.
    Publikoa: Familientzat – Urririk – Argibide gehiagorako: 05.59.74.16.18  Info: https://cpie-littoral-basque.eu/

Informazioa:  Webgune hau ikus ezazu: : CPIE littoral basque

Honako partaide hauekin:

Partaideak:CPIE littoral basque – Collecte & Compost – Décathlon –  Bil ta Garbi – Associations Centre Social Denentzat, Recycl’Arte  – Tree6clope – Écoles Saint-Vincent, Lissardy – Collège Irandatz – Lycée Aizpurdi – Université de Pau et des Pays de l’Adour – Explore Océan – Résidence d’artistes Nekatoenea – Château observatoire Abbadia – Conservatoire du littoral

Diruztatzaileak: Ministère de la transition écologique et solitaire – Région Nouvelle Aquitaine – Agence de l’eau Grand Sud-Ouest

Navigation de l’article