Hendaiako Herriko Etxeak antolatzen duen %100ean berde den argindarraren eta gas naturalaren taldekako erosketaren hirugarren aldia

Argindar eta gas fakturen kostua murriztea kolektibitate bereko biztanleak bilduz? Horixe du Hendaiak proposatzen, Wikipower sozietatearekin elkarlanean.

Hendaiako Herriak bere lehentasunen erdian eman ditu ekonomia eta energia gaiak. Hartara, energien taldekako erosketaren hirugarren aldia antolatzen du orain. Ekintza horrek herriko biztanleei eta enpresa txikiei energia fakturetan aurrezteko aukera emateko helburua du, bai eta energiaren gaiaz ohartaraztea ere.

«Guztioi egunero behar dugun ura eta energia eskuratzeko aukera ematea lehentasuna bilakatzen ari zaigu, batez ere ikusirik tarifen gorakako joerak kezkak sortzen dituelarik» dio Kotte Ecenarro Hendaiako auzapezak

Aurrezpenak, pedagogia eta ingurumenaren begiramena

Frantzian, etxeen % 27k besterik ez du argindarraren tarifa eskaintza aldatu, nahiz eta bost frantziarretatik ia batek uste duen hornitzailez aldatzeak merezi duela. Deus ez egite horren arrazoi nagusia informazio eza da, familiek ez baitute segurtasunik ikusten edo ez baitakite tarifa eskaintza alda dezaketela. Alabaina, energia hornitzailea aldatzea telefono operadorea aldatzea baino errazagoa da eta aurrezte handiak egiteko aukera izan liteke. Herriak ahalegin guztiak egiten ditu herritarrei informazioa eman eta hornitzailez aldatzeko urraspideetan laguntzeko.

«Zenbat eta jende gehiagok parte hartu indar handiagoa ukanen dugu hornitzaileen aitzinean prezioak negoziatzeko. Hendaiarrei dei egiten diegu kopuru handitan mugi daitezen eta ekintza honen berri beren ingurukoei eman diezaieten, erabat urririk baita, gainera, ekintza hori» dio Etienne Jallet, Wikipower sozietatearen buruak.

Urraspide errazak, urririk egitekoak eta lotura gabekoak.

Zehazki azaltzeko, herriko biztanleak eta enpresa txikiak urririk eta loturarik gabe taldekako argindar edota gas erosketarako aurretiko izen-ematea egitera gonbidatuak dira; 2021eko azaroaren 14 baino lehen eman behar da izena, Internet bidez (https://hendaye-en ergie.fr/) edo telefonoz (05.64.11.57.01).

Aurretiko izen-ematea erraz eta laster egin liteke; inprimakia betetzeko, aski zaizu azken argindar edota gas faktura.

Eskaintza negoziatu ondoren, izena eman duen bakoitzari berak egin litzazkeen aurrezpenen kalkulu zehatza helduko zaio eta adieraziko zaio zer duen oraindik egiteko hornitzailea aldatu nahi badu. Hor, nor bakoitzak erabaki dezake proposatu zaion eskaintza onartu ala ez onartzea.

Hendaiako Herriko Etxeak Wikipower sozietatearen hautagaitza hautatu zuen; taldekako erosketetan espezialduriko sozietatea da eta energiaren alorrean aditua. Frantziako eta Belgikako hainbat kolektibitate lagundu ditu jadanik enpresa horrek (Auxerre, Aulnay-sous-Bois, Drancy, Bourg-lès-Valence, Chambéry, Narbona hiriak eta Pays d’Arles eskualdea eta Belgikako honako hiri hauek, besteak beste: Brusela, Charleroi, Namur, etab.).

Wikipower sozietateak izena aurretik emanez interesa erakutsi duten familiak zerrendatu eta haien galdera guztiei erantzunen die, telefonoz eta e-postaz, eta energia hornitzaileekin hitz eginen du. Enpresaren xedea biztanleei energiaren merkatuari buruzko eta taldekako erosketari buruzko informazioa ematea da. Enpresak etengabe laguntzen ditu ekintzan interesaturik direnak, bereziki aurretiko izen-emate eta harpidetze urraspideetan.

Herriak honako informazio bilkura hauek proposatzen ditu, 18:30 orenetan

  • Urriaren 18an, astelehenarekin, Denentzat gizarte zentroan
  • Urriaren 19an, asteartearekin, Orio gizarte etxean
  • Urriaren 21ean, ostegunarekin, Gaztelu aretoan
  • Urriaren 25ean, astelehenarekin, Hondarraitz kirol etxean

Informaguneak

Izena emanez gero, Gazteria eta Digitala Zerbitzuan: 05 59 20 41 41

  • Gazteria eta Digitala Zerbitzuan (GIB-BIJ) urriaren 20 eta 27 asteazkenetan, 10:30etik 12:00etara, eta urriaren 15, 22 eta 29 ostiraletan, 14:30etik 17:00etara
  • Denentzat gizarte zentroan, urriaren 20 eta 27 asteazkenetan, 14:30etik 17:00etara, eta urriaren 22 eta 29 ostiraletan, 10:30etik 12:00etara

Informazio gehiagorako

  • Webgunea: https://hendaye-en ergie.fr/
  • E-helbidea:
  • Tel.: 05.64.11.57.01

Nor dugu Wikipower?

Wikipower, ekintza honen zerbitzu emailea, ingurumenarekin interesaturik den sozietate bat da. Horregatik, kolektibitateekin batera antolatzen dituen taldekako argindar erosketa guztiak iturri berriztagarriko %100ean berde den argindarrerako dira.

Wikipower enpresa pribatua da eta independentea; 2011n sortu zen, herritarren eta enpresen energia aurrekontua ahal bezain ongi baliatzeko xedearekin; herritarrak eta enpresak lankidetza proiektuetara lotuz eta ingurumenaz ohartaraziz. Horren egiteko, Wikipower sozietateak honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  • Energien taldekako erosketen antolatzea: argindarra, gasa, fuel-olioa, erretzeko egurra, peletak, etab.;
  • Argindar eta gas horniketa kontratuen kudeaketa profesionalentzat;
  • Argindar eta gas prezioen erkatzeko gailu baten kudeaketa.

Azken 9 urteotan, Wikipower sozietateak energien taldekako 200 erosketa baino gehiago antolatu ditu eta 200 000tik gora familia bildu Frantzian eta Belgikan.

Navigation de l’article