Hendaia hautatua izan da mundu osoko olinpiar eta paraolinpiar ordezkaritzak hartzeko

Hartu da erabakia eta hona hemen emaitza: Hendaia izanen da Paris 2024ko Jokoak prestatzeko zentro eta, halatan, Olinpiar Jokoen abentura handian hartuko du parte.

«”2024 Jokoen Lurra” labela lortu ondoren, Herria bere kirol ekipamenduetan olinpiar eta paraolinpiar ordezkaritzak hartzeko ere aurkez zitekeen hautagai», azaldu du Jean-Michel Arruabarrena kirolaren eta Gazteriaren ardura duen hautetsi eta Jokoen Lurra urraspidearen koordinatzaileak.

Izan ere, ordezkaritzek beren kirol eta diziplinetarako egoki diren prestaketa zentroak beharko dituzte Frantzian, beren atletak baldintza onenetan entrena daitezen Jokoen aitzineko lau urteotan.

Bost diziplina hautatu dira

  • Zazpiko errugbia, Hondarraitz estadioan
  • Tenis eta aulki gurpilduneko tenisa, Hendaiako Tenis Klubean
  • Eskubaloia Irandatzeko kirolgunean
  • Botxak Irandatzeko kirolgunean

Paris 2024 antolakuntzak Nazioarteko Olinpiar Batzordearen eta Nazioarteko Paraolinpiar Batzordearen agindua jaso du prestaketa zentro horiek bila ditzan, nazioarteko olinpiar ordezkaritzek balia ahal ditzatzen 2021eko udatik 2024ko uda bitartean.

Hautagaitza araudiari jarraikiz, Paris 2024 antolakuntzak Estatuaren zerbitzu deskonzentratuen laguntzarekin eta Nazio Federakuntzen iritzi teknikoari jarraikiz bideratu ditu dosierrak, eta iritzi dute gure herriak baldintza onetan har litzakeela nazioarteko kirol taldeak, nazioarteko federakuntzek eta nazio federakuntzek maila goreneko kirol taldeak hartzeko esperientzia baldintzak betetzen baititu, bai eta atletentzat egoki diren garraio, ostatatze eta jatetxe sareak ere, tokiko kirol egitarauarekin bateragarri izateaz gainera.

«Herriko Etxean egin dugun lan handiaren emaitza eta onarpen ederra dugu hori» dio bozkarioz Jean-Michel Arruabarrenak. Orain ordezkaritzek dituzten behar eta nahien arabera hautua egin besterik ez dute.

Ea Hendaia ordezkaritza anitzek hartzen duten!

Navigation de l’article