Hendaiako Kantu txapelketa: Partaidetza deialdia

Hendaiako Eskolarteko Euskal Kantu Txapelketaren zazpigarren edizioa, lehen mailako ikastetxeetako haurrentzat, 2019ko abenduaren 8an (igandea) iraganen da, 16:30ean, Beltzeniako Daniel Ugarte pilotalekuan.

Informazio gutuna deskargatu (leiho berria) (pdf - 997,67 KB - nouvelle fenêtre)

Inprimakia deskargatu (leiho berria) (pdf - 344,44 KB - nouvelle fenêtre)

Txapelketaren helburuak

Bi urtetan behin iragaten den txapelketa honen helburua bikoitza da:

  • gero eta gehiago galtzen ari diren euskal kantu tradizionalen ikaskuntza eta euskararen praktika ludikoa haurrengan bultzatzea ;
  • euskara ekintza humanitario bati lotzea, eskoletan bere lana aurkezten eta kontzertuaren egunean hor den elkarte batekin lotzen dugun partaidetzaren bidez.

Horren karietara, ekitaldia antolatzen duten Euskara eta Haur eta Gazte Animazio zerbitzuek proiektu horretan partaide izanen duten elkartea bilatzen dute.

Baldintzak

Elkarteak bete behar dituen izapideak honako hauek dira:

  • eginkizun humanitarioa ala soziala ukaitea;
  • egitura propioa ukaitea Hendaian (tokiko ordezkaritzarik ez duten nazioko elkarteak ez dira onartuko);
  • txapelketan parte hartzen duen talde bakoitzean 45 bat minutuko aurkezpen elebiduna (frantsesez eta euskaraz) egiteko prest izatea;
  • abenduaren 8an hor izatea eta boluntario batzuekin kontzertuaren antolakuntzan laguntzea
  • kontzertuaren ondotik, hautatuko duen haur taldeari elkartearen sari berezia eskaintzea.

Horren truke, bere eginkizuna haurrei eta publikoari aurkezteko aukeraz gain, antolatzaileek elkarte partaideari kontzertuaren diru-sartze guztiak eskaintzen dizkio.

Interesatuak diren elkarteek inprimakia bete eta Euskara zerbitzura igorri behar dute () 2019ko ekainaren 20a aitzin.

Ekainaren bukaeran edo uztailaren hasieran, Hendaiako Herriko Etxeko hautetsi eta teknikari batzuek osaturiko Batzorde batek du elkarte partaidea hautatuko. Ondotik, elkartea antolatzaileekin bildu beharko da, partaidetzaren modalitate teknikoak zehazteko.

 

 

Navigation de l’article