Hendaiako txapeldunak – 2018/2019eko sasoia

HENDAIAKO TXAPELDUNAK

Hendaiako Udalak 2018/2019eko sasoi honetan nabarmendu diren herriko kirolari gazteei omenaldi bat eskaini die. Hendaiako txapeldunen aldeko omenaldia, 11. aldikotz “Euskal Bestaren” irekitzearen ospakizunaren karietara gertatu da, 2019eko abuztuaren 09an (ostirala).

Kotte Ecenarro Hendaiako Auzapezak, Jean-Michel Arruabarrena Gazteria eta Kirol auzapezordeak, Udal taldeak inguraturik, txapeldun guztiak eskertu dituzte, festetako zapia, Hendaiako Herriko Etxearen Trofeoa.

“Hendaiako Txapeldunak” ospakizun hori parada egokia izan da kirolarien eta kirol elkarteen zoriontzeko, bakoitzak bere kirolean, departamenduko, eskualdeko, Frantziako edo nazioarteko txapelketetan lortu dituzten emaitzengatik eta Hendaiako koloreak, bide batez, goratzeagatik.

Navigation de l’article