Udako bestak: Euskal kantu eta dantzak ikas itzazue!

Egiaztatu programa (leiho berri) (pdf - 817,97 KB - nouvelle fenêtre)

Abuztuan, izena eman ezazue euskal kantu eta dantza kultura-deskubritze tailerretan, tokiko bestetan parte hartzen ahal izateko!

  • Euskal dantza: abuztuaren 7tik 9ra, 10:30etik 12:30era
  • Euskal kantuak: abuztuaren 13 eta 14an, 10:30etik 13:00etara

Euskal Besta prestatzea, euskal dantzak ikasiz, edo bestetan abesten diren kantu herrikoiak ezagutzea, hona zer proposatzen duten familiako publiko zabal bati (helduak eta haurrak, 8 urtetik goiti) irekitako ikastaro horiek, animatzaile aditu batzuen ardurapean.

Badu orain 10 urte Hendaiako Herriko Etxeko Kultura eta Euskara zerbitzuek nahi dutenei proposatzen dietela euskal kultura eta ondarea beste molde batez ezagutzea: arituz! Bistan dena, helburua ez da jarduera sakonki praktikatzea, baina hurbiltzeko parada ematen du, eta honek agian jarraitzeko gogoa emanen die parte hartzaileei, lehen ezagutze horren ondotik. Beraz ez duda eta zuen haurrekin eman ezazue izena!

Xehetasunak:

  • Lekua: Mendi Zolan kulturgunean, Sokoburun, Hondartza auzoan
  • Izen-emateak: Turismo Bulegoan (tel.: 05.59.20.00.34) eta Mendi Zolan kulturgunean (tel.: 05.59.48.30.49). Kasu, toki kopurua mugatua da!
  • Prezioak: 20 € (14 urtetik goiti) eta 10€ haurrentzat (8 eta 13 urte bitartean). Ordainketa Herriko Etxeko Euskara zerbitzuan (3. solairuan) edo bertan, ikastaroaren lehen egunean, 10:00etatik goiti.

Navigation de l’article