Apairu eta liburu banaketa

Hendaiako udal etxeak etxez etxeko apairu eta liburu banaketa antolatzen du.

Apairu banaketa

Hendaiako Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak etxez etxeko apairu banaketa zerbitzua kudeatzen du ; apairu hotzak dituzte banatzen, astelehenetik igandera, jai egunak barne.

Dietalari batek osatu ondoan, apairuak, enpresa batek hornitzen ditu; egunero janari orekatua eta bi menuen artean aukeratzen dute bezeroek, ala nola salda bat, lehen plater bat, haragia edo arraina, barazkiak, gasna, deserta eta ogia. Eguneroko menuan, elikagai biologiko bat sartzen da.

Menuak diabetikoentzat, gatza eskasekoak, eta janari txikituarekin proposatuak dira ere.

Bazkariak, hotzak banatzen dituzte LSHZentroko bi langilek, 9:00etarik 13:00ak arte, banakako ontzixkatan paketatuak; Hauek hozkailuan gorde behar dira otordua arte eta jan aitzin berotu behar dira labean, mikrouhinean edo ur bero bainuan.

Etxez etxeko apairu banaketa zerbitzua Hendaiako egoiliarrei zuzendua zaie bakarrik eta lehentasunez:

  • beregaintasuna une batez ala behin betikoz galdu duten 60 urte baino gehiagoko pertsonei, apairuak edota erosketak egiteko gai ez direlarik.
  • ezindura txartela duten pertsona elbarriei (gutxienez %80ko ezindura) edo elbarrientzako laguntza jasotzen dutenei

Apairuak edota erosketak egiteko, behin behineko ala betiko ezintasuna duten pertsona bakartuei, momentuko ahalen arabera.

Izen ematea

Eskatzaileak agertu behar ditu:

  • Helbide egiaztagiri bat
  • Elbarritasuna ezagutzen duen ziurtagiria
  • Azken zerga agiria, apairuen salneurria kalkulatzeko

Zerbitzua gainditua bada, pertsonak, izena itxarote zerrendan ematen ahalko du. Deitua izanen da toki bat libratuko denean.

Larrialdi kasuetan (erietxetik, pausalekutik ateratzean…) eta tokia izanez geroz, zerbitzua 24 ordutan eskaintzen ahal da.Formalitate administratiboak betetzen ahalko dira zerbitzua antolatu ondoren.

Gizarte Ekintzarako Udal Zentroa

Lorategietako karrik 9.– BP 60150 – 64701 HENDAIA Cedex
Telefonoa : +33 (0)5 59 48 23 10
Telekopia : +33 (0)5 59 48 03 87
E.helbidea: 

Ordutegia:

  • Astelehenetan 8:00 – 16 :00
  • Asteartetan 10:00 – 12:00 / 13:30 – 17:30
  • Asteazkenetan 8:00 – 12:00 / 13:30 – 17:30
  • Ostegunetan 8:00 – 12:00
  • Ostiraletan 8:00 – 12:00 / 13:30 – 17:30
  • Asteburu eta jai egunetan itxia

Liburu banaketa

« F. MITTERRAND » herriko mediatekak liburuak eta diskak etxera ekartzea proposatzen du 60 urtetik gorako eta ahalmen urriko pertsonentzat.

Argibide gehiagorako

Mediateka
Jaizkibel karrika, 4
Telelefonoa: +33 (0)5 59 48 00 77