ALP

ALP (Autonomiarako Laguntza Pertsonalizatua)

Erreferentziazko testuak  : ALPri buruzko 2001eko uztailaren 20ko 2001-647 legea – 2003ko martxoaren 31ko 2003-289 legea – 2001eko azaroaren 20ko 2001-1084tik 1087rako dekretuak – 2003ko martxoaren 28ko 2003-278 dekretua

NORENTZAT?

60 urtetik gorako pertsona oro, autonomia galeraren bat daukana, Frantzian bizi dena eta eguneroko bizitzan egin beharrekoak egiteko zailtasunak dauzkana.

Laguntza horrek pertsona horren beharrei egokitzeko aukera ematen du. Etxean edo zahar-etxe batean bizi diren pertsonek lortzen ahal dute ; ez da diru-sarreren mende jartzen, baina kalkuluak diru-sarreren zenbatekoa kontuan hartzen du. Ezin da dohaintza edo jaraunspenaren bidez berreskuratu.

Laguntza horri esker, honako zerbitzu hauek finantza litezke:

  • etxerako laguntza zerbitzuak
  • apairu banaketa
  • higieneko gauzak
  • laguntza tekniko batzuk
  • telelaguntza
  • aldi baterako aterbetze edo eguneko harrerako egonaldi gastuak
  • zahar-etxeetan aplikatu mendekotasun tarifa.

EMATE PROZEDURA

Horretarako dosierra honako helbide hauetan har eta utz daitezke:

Departamentu Kontseilua – SDSeI – EGDZ (Elkartasunen eta Gizarteratzearen Departamendu Zerbitzua)
Guadalupe – Hiribehere karrika – 64480 UZTARITZE
Telefonoa: +33 (0)5 59 70 39 00

edo:

Gizarte Ekintzarako Udal Zentroa

Lorategietako karrik 9.– BP 60150 – 64701 HENDAIA Cedex
Telefonoa: +33 (0)5 59 48 23 10
Telekopia: +33 (0)5 59 48 03 87
E-helbidea: 

Zabalik astelehenetik ostiralera, 8etatik 12etara eta 13ak eta 30etik 17ak eta 30era

Autonomia galtze mailaren ebaluazioa

Egiaztapen administratiboez gain, lantalde mediku-sozial batek (mediku batez eta gizarte laguntzaile batez osaturik)  autonomia galtze mailaren (GIR 1etik 4ra) eta eskatzailearen beharren ebaluazioa egiten du:

Etxean:

Laguntza plan bat landu da: horren edukiari esker, gastuen esleipena zehazten ahal da (etxerako esku hartzaileak, aldi baterako harrera, harrera familiak, garraioa, laguntza teknikoak, bizilekuaren egokitzea, eta abar.). Halako plan bat justifikatzen ez bada (mendekotasun irizpideak betetzen ez dituzten pertsonak), bisitaren bilduma bat egiten da.

Zahar-etxean:

Autonomia galtzea zahar-etxeko lantaldeak neurtzen du, mediku koordinatzailearen (edo eritasun aseguruak hitzarmendua duen medikuaren) ardurapean.

EMATE ERABAKIA

Kontseilu Nagusiaren lehendakariak hartzen du, berak edo bere ordezkariak zuzendu batzorde batek proposaturik. Batzorde hori behar adina biltzen da, ebaluatua den pertsonaren beharrei eta diru-sarrerei dagozkien ALPren zenbatekoak proposatuz.

2003az geroztik, ALPrako eskubidea jakinarazpen unean hasten da indarrean eta ez eskaera uzten den unean. Neurri hori ez zaie etxerako laguntza zerbitzuei baizik aplikatzen.

ETETEA

Ospitaleratua izan denetik 31. egun pasa direnean edo arauzko testuak errespetatuak ez badira (soldatako langilea edo etxerako laguntza zerbitzua ez bada deklaratzen, txartel moderatzailea ez bada ordaintzen, laguntza plana ez bada errespetatzen, eta abar.).