Helgarri diren leku publikoak

Jendea hartzen duten eraikinen helgarritasunari buruzko informazioak atzemanen dituzu; udal eraikinak pixkanaka ari dira arauetan ematen.

Hemen beherean baduzu ere ezintasun bereziren bat bizi dutenentzat helgarri diren aisialdi edota kirol ekipamendu edo egituren zerrenda.

JEndea hartzen duten eraikinak

Hendaiako Herriko Etxeak urte zenbaitetarako plan bat du jendea hartzeko dituen eraikinak helgarri bilakatzeko .

Hemen beherean, helgarri diren udal eraikinak:

  • Kultura – Mintzaldiak: Variétés zinegela, Mediateka,  Antton Abadia biltzar aretoa
  • Administrazio eraikinak: Herriko Etxea, Diruzaintza, Autoportuko Harrera Zentroa, Iragaleen Eraikina, Hondartzako posta bulegoa
  • Irakaskuntza: Ama eskolak: Herri barnea, Geltokia, Lizardi, Hondartza. Lehen mailako eskolak: Intzura, Geltokia, Lizardi, Hondartza

Turismo helgarria

Hendaiako turismo bulegoak Tourisme & Handicap (turismoa eta ezintasuna) sailkapena du. Halatan, bada, informazio fidagarri, homogeneo eta objektiboa eskaintzen du turismo leku eta hornikuntzen helgarritasunari buruz lau ezintasun mota nagusiei dagokienean (motorea, ikusmenekoa, entzumenekoa eta burukoa).

Informazio egokituak dakartzan dokumentu bat proposatzen du: Euskal Erlaitzaren etxea, kasinoa, kultura eta aisialdi egiturak…

Turismo eta ezintasunari buruz gehiago jakiteko

HANDIPLAGE ETA hondartza

Hondartzaren Dunba Harrien aldean kokaturik da eta zenbait hornikuntza eskaintzen die ezintasun bereziren bat dutenei.

Handiplage guneaz gehiago jakiteko

Hondartza handian bada, 2018az geroztik, uda garaian, sokorri gunearen ondoan, oinbide egokitu bat hondartzara sartzeko.

Hondarraitzeko hondartza handiaz gehiago jakiteko

Familia baratzeak

Hendaiako goietan daude eta ezintasun bereziren bat dutenentzako helgarri diren ontziak ditu.

Familia baratzeetaz gehiago jakiteko

Kirol helgarritasuna

Lasterketetarako edota itsas jardunetarako aukerak eskaintzen dira.

JOËLETTE kadira, lasterketetarako

Hendaiako Udal Kirol Bulegoak Joëlette kadira bat du eta nahi duten elkarteei uzten die.

Horren bitartez, hiruzpalauren artean eraman dezakete elbarri den norbait, gurpil baten gainean den lauki batean finkatu kadiran ezarririk. Taldekideek kadira bultzatzen dute.

Joëlette kadira erreserba (lin ka)

PONTOia itsas aisialdirako

Txingudi badiako pontoi batean badira bi pertsona altxagailu txaluparatzea erraz egiteko.