HENDAIAKO HAUTESLEEN ZERRENDAK KONTROLATZEKO UDAL BATZORDEAREN OSAKETA
Herriko Kontseiluan aulki gehienak lortu dituen zerrendako kontseilariak:
- Marie CÉZA and.(Titularra)
- Maïka HARAMBOURE and.(Titularra)
- Laetitia NAVARRON and.(Titularra)
- Michel JEHAN jn.(Ordezkoa)
- Louis EIZAGUIRRE jn.(Ordezkoa)
- Claudie ROMAN and.(Ordezkoa)
2. zerrendako herriko kontseilariak:
- Monsieur Pascal DESTRUHAUT jn. (Titularra)
- Madame Hélène HIRIBARREN and. (Titularra)
- Monsieur Jean-Baptiste SALLABERRY jn. (Ordezkoa)
- Madame Marie-Carmen BARRERO and. (Ordezkoa)
Klikatu agindua ikusteko (pdf - 51,19 KB - nouvelle fenêtre)
BOZKA BULEGOAK
Hendaian zortzi bozka bulego dira.
Zure bozka bulegoa ezagutzeko
Zure karrika xerkatu eta bozka bulegoa ezgutu (leiho berria) (pdf - 76,72 KB - nouvelle fenêtre)
edo Herriko etxea : telefonoa +33 (0) 5 59 48 23 23 – E.helbidea:
BOZKA BULEGOEN HELBIDEAK
- 1. bulegoa: HIRI BARNE – Herriko Etxea – Errepublika plaza
- 2. bulegoa: HONDARTZA – Hondartzako – Hondartzako lehen mailako eskola – Elizazilio karrika
- 3. bulegoa: GELTOKIA – Geltokiko lehen mailako eskola – Doleac karrika 2.
- 4. bulegoa: INTZURA – Intzurako lehen mailako eskola – Richelieu karrika
- 5. bulegoa: LIZARDI – Lizardiko lehen mailako eskola – Fourquet karrika
- 6. bulegoa: LANBIDE LIZEOA: Hostailbide 1. eta Aizpurdi karrikaren izkinan
- 7. bulegoa: D. UGARTE PILOTALEKUA – Pellot karrika
- 8. bulegoa: LIZARDI – ama eskola – Emperadorearen etorbidea
IZENA EMATEKO
Bozkatzeko, hauteskunde zerrendetan 2019ko abenduaren 31 baino lehen izena emanik behar duzu izan.
Izena eman edo zure izen ematea alda herritarrentzako txokoaren bidez (lehio berria)
Ekarri beharreko dokumentuak:
- Nortasun agiri bat (Nortasun txartela, pasaportea)
- Bizileku frogagiria (EDF faktura, telefonokoa, alokairu kontratua…)
Hendaian egin helbide aldaketa oro (aldaira…) zerbitzuari jakinarazi behar zaio. Bizileku frogagiria ekar.
BOZKATZEKO
Hautes egunean, zure nortasun agiria erakutsi beharko duzu, bai eta, ahal bestean, zure hautesle txartela.
Harrera
Herriko etxea: etxe beherea
Zabalik astelehenetik ostiralera, 8etatik 11k eta 30era eta 13ak eta 30etik 17etara
Telefonoa: +33 (0)5 59 48 23 23
E-helbidea:
Zure herritar txokora jo (lehio berria)
Nola finkatu ahalorde bat?
Hauteskunde egunean ezin izanen zara etorri? Ahalorde bat finka daiteke, hautesle batek zure ordez bozka dezan.
Eskaera egiteko bideak:
- linean https://www.maprocuration.gouv.fr/ webgunean, ondotik egiaztatuz polizia-etxean, jendarmerian edo kontsuletxean
- zuzenean polizia-etxe edo jendarmeria batean
- orain, hauteskunde guzietarako, ahalorde eskaera (edo horren baliogabetzea) egin daiteke FranceConnect atarian, modu guziz desmaterializatuan. Horretarako, nortasun agiri berria eta France Identité-k ziurtaturiko nortasun numeriko bat ukan behar dituzu.
Ahalordea bozkaldi bakar bat edo bietarako finka daiteke.
Ordezkariak bozka zerrendetan izena emana izan behar du.
Urraspidea aurreikustea gomendatua da, kontuan hartua izan dadin hauteskunde eguna baino lehen.