Herria 2024ko jokoen alde engaiatzen da

Paris 2024 antolatzeko batzordeak “Terre de Jeux 2024” labela atera du abentura olinpiko eta paraolinpikoan engaiatu eta kirolak beren herritarren egunerokoan duen lekua indartu nahi duten lurralde kolektibitateentzat.

Hendaiako Herriko Etxeak urraspide horretara lotzea erabaki du, hendaiarrok parte har dezagun, nork bere ahalen arabera, Paris 2024 dinamikan.

Izan ere, herriak aukera ederrak ditu horretarako: ur kiroletara zabalik den hondartza, ezintasun bereziak dituztenentzat helgarri dena “handi-plage” izeneko baliabide bereziari esker; itsas sektoreko enpresak eta elkarteak, ur kirolak ezagutzera ematen eta indartzen aritzen direnak; turismo harrerarako egitura anitzak, eta ezintasun bereziren bat dutenentzako laguntza, itsas ospitalea bertan dugularik.
Lehen labelak ezagun dira jadanik eta 2024 arte joanen dira gertatzen. Jarraituko da…

Navigation de l’article