“Maillâges” elkarteak belaunaldiarteko bizikidetzarako baliabide bat proposatu du

“Maillâges” elkarteak 6 urte daramatza belaunaldiarteko bizikidetza eta elkartasun baliabide bat proposatzen Departamentu Kontseiluaren eta Akitaniako «Carsat» erretreta asurantza kutxaren babespean.

Bizikidetza horrek adinekoei edo ezintasun bereziren bat dutenei ematen die etxean norbait (ikasle, lanpostu galdegile, erretretaduna…), ostatatzeko aukera; hartara ostatu hartzen duenak hor izatea eta noizbehinkako laguntzak eskainiko dizkio ostatu emaileari.

Elkarteak bilkura bat proposatu du herritarrak, laguntzaile profesionalak eta senideak baliabide horretaz ohartarazteko. 2019ko azaroaren 26 honetan eginen da, asteartean, 18 orenetan, Autoportuaren aretoan.

Informazio gehiagorako Euskal Herri-Landetako Maillâges elkartera jo ezazu: 07 69 15 33 81 – 07 69 49 54 67 E-helbidea:

Navigation de l’article