Urri arrosa: 5163 € bildu dira

Emazteak bularreko minbiziaren detekzioaren alde ohartarazi nahi dituen “Urri arrosa” eragiketaren emaitza goiz honetan eman da turismo bulegoan.

Philippe Kehrig, turismo bulegoaren lehendakariak, Frédéric Tranché, merkataritza eta turismo auzapezordeak, Jean-Michel Arruabarrena, gazteria eta kirolaren auzapezordeak, Louisette Calvo, Kirolen Udal Bulegoaren lehendakariak eta Jacky Termeau, Kirolaren Udal Bulegoaren diruzainak ofizialki eman diete bildu den diru kopurua Geneviève Eguymendia eta Pierre Lecomte minbiziaren aurkako ligaren kideei. Hendaia Turismok nazio mailako elkartasun olde horretan parte hartu nahi ukan du eta ekonomia eragile eta elkarteen eragile anitz bildu ditu ekitaldi horren inguruan. Berrogeita hamar saltegi lotu dira Aizpurdi lanbide lizeoak, Bidassoa Surf Club-ak, Water sports center-ak eta Kirolen Udal Bulegoak egin dituzten jardunetara; aipamen berezia merezi du Udal Zerbitzu Teknikoak, herri osoa banderatxo eta aterki arrosez apaindu baitu.

Ukan duen arrakasta handia ikusi eta, “Urri arrosa” 2020koa guztion asmoetan dugu jadanik. Geneviève Eguymendiak erran bezala, bada zer egin oraindik Pirinio Atlantikoetako Departamentuan. Izan ere, departamentuan dugun detekzio maila %55ekoa da, nazio mailan dagoenaren azpitik oraindik. Heldu den urtera arte, 27. aldia ospa dezagun!

Navigation de l’article