Herriak eskola garraioetarako laguntza proposatzen die familiei 

Iragan ekainaren 22 asteazkeneko herri kontseiluaren bilkuran, Kotte Ecenarro, auzapez eta Gizarte Ekintzarako Udal Zentroaren (GEUZ-CCAS) lehendakariak, Euskal Hirigune Elkargoak bozkatu berri dituen eskola garraioen tarifa berrien aitzinean, familiei laguntza emateko asmoa azaldu du. 

Honako hau erran du, halatan, auzapezak: «berehala ohartu ginen Euskal Herri-Aturri Mugikortasunen Sindikatuaren erabaki horrek hendaiar familien eroste ahalmenarengan ukan zitzazkeen ondorioen izariaz».

Izan ere, 2022ko eskola sartzerako, Mugikortasunen Sindikatuak orain arteko eskola garraioaren txartela  TXIK TXAK – 28 urte pekoentzako txartel bihurtzea erabaki du, gazteak garraio modu ekologikoagoak egunero eta urte osoan zehar hartzera bultzatu nahiz eta horretan ohitura daitezen.

Hil hastapenean, gure administraziopeko herritarrek galdekatu digute eta haien arrazoiak ulertzen ditut erraten dutelarik garraio zerbitzu publiko hori ez dela gure lurraldeko familien beharretarako egokia.

Halatan, bada, hendaiarren eroste ahalmenaz kezkaturik, Gizarte Ekintzarako Udal Zentroari (GEUZ-CCAS) eskatu diot talde garraioen sarea erabili nahi baina diru egoera urriena bizi duten familien aldeko laguntza osagarria obratzeko aukera azter dezan. Gai hori ekainaren 2az geroztik izan da aipatua elkartasun batzordean». 

Hendaiako 600etik gora ikasle ukituak

Halatan, bada, Kotte Ecenarrok, uztailaren 7an, GEUZaren administrazio kontseiluari honako hauek egiteko laguntza baliabide bat erabaki dezala proposatuko dio:

  • Ikasleak familia kozientearen arabera laguntzea, zeinahi estatusa dutelarik ere,
  • Familia kozientearen tarteak (1000 arte) familiei mailaz maila laguntzeko erabiltzea, eskola jantokietarako egiten dugun bidetik,
  • Laguntza handiena jasoko dutenen kargura gutxienik 10 € uztea.

Baliabide horrek 600etik gora hendaiar ikasleri laguntza emateko aukera emanen digu eta horren kostua  30 000 € ingurukoa izanen da; Herriak GEUZaren aurrekontura gaineratuko du kopuru hori.

GEUZak bozkatu ondoren, baliabide horren berri emanen zaie familiei laguntza eskura ahal dezaten

Zertan dira tarifa berri horiek?

Photo de “une” : ©Communauté Pays Basque / Laetitia Tomassi

Navigation de l’article