Herriak lurrustel ontzi kolektiboen erabilerari buruzko galdeketa eman du abian

Herriaren parte hartze bidezko aurrekontuaren harira, lurrustel ontzi partekatuak emanen dira plantan leku publikoetan.

Konpostagailu horiek biohondakinak han emateko eta etxeko hondakinen kudeaketa ingurumenaren begiramen handiagoz egiteko aukera emanen diete horietan parte hartzeko izena ematen duten bolondresei.

«Ontzi horien kokalekuak ahal bezain ongi zehazteko, jakin behar da zein auzotan diren horien erabili nahi dituzten pertsonak eta zeintzuk diren “Lurrustel ontzien gidari” bolondres* izateko prest», dio Ganix Grabières, Herritartasunaren eta Garapen Iraunkorraren hautetsi arduradunak.

Izena eman ondoren, auzoan bizi edo lanean direnek lurrustel ontzia erabiltzen ahalko dute eta beren etxeko hondakinen % 30i balioa eman.

Zein interes du halako urraspideak?

Interes ekologikoa. Lurrustel gailurik gabe, hondakin horiek erretzen dira eta kutsadura sortzen dute. Lurrustel gailuarekin, hondakin horiek lur ongarri biologiko bilakatzen dira; ongarri hori urririk emanen zaie erabiltzaileei eta, soberan bada, udalaren lore multzoetan erabiliko da.

Gizarte lotura sortzea. Ekintza horrek auzoko biztanleei erregularki elkartzeko aukera emanen die ere.

Eragiketa horretan parte hartzeko prest bazara, galdeketa bat bete ezazu linean (2022ko maiatzaren 15a aitzin). Paperezko galdetegiak ere badituzu Herriko Etxean eskuragarri. Proiektu hori egiteak ahal beste hendaiarren gustuko izan dadin, ahal beste arrapostu behar genituzke. Arrapostu horiek isilpean atxikiko dira eta datuak behin landuz gero, erraustuko dira.

Zure inguruan mintza zaitez azterketa horretaz!

Galderarik bazenu, herritar gunearen bitartez jar zintezke gurekin harremanetan

Lurrustel ontzien gidari bolondresak*. Etxeko hondakinarekin lurrustel egiteaz formakuntza txiki bat egin ondoren, lurrustel ontzien gidari bolondresek gailu horien jarraipena eginen dute: begiratuko dute erabiltzaileen ekarpenak egokiak direla, sukalde hondakinen eta materia xehakatuaren arteko nahasketa orekatua dela; udal zerbitzuekin izanen dira harremanetan zerbitzu horiek materia idorra eman diezaieten (xehekatua); lurrustel beltzaren erabiltzaileen arteko banaketa antolatuko dute, eta, beharrik balitz, lurrustel ontziak zabaltzeko aldizkatuko dira.

Navigation de l’article