2026ko urtarrilaren 26 honetan publikoari ireki duen uretako ekipamendua ofizialki estreinatua izan da goiz honetan.
2021ean, aukera eta aurre-programatze ikerketa baten ondorioz, Herriko Etxeak bere 1970eko hamarkadako igerilekua uretako ekipamendu berri batez ordezkatzeko lana abiatu zuen, erabilgarri eta helgarri, “ekilore” motako igerileku zaharraren gune berean. Igerileku horrek bainu oporleku baten beharrei erantzuten die uretako segurtasuna, igeriketa ikasketa eta igerizainen ardurapeko kirol-jarduerei dagokienez. Publiko zabala, ikasleak eta tokiko kirol elkarteak aterpetzeko gisan pentsatua izan da.
Uretako ekipamendua osatzen dute honakoek:
- 6 igerilerroko kirol-bainutoki bat, 25 metro luzekoa
- 125 m2-ko ikasketa eta jarduera bainutoki bat.
Ekipamenduak ahalmen urrikoen helgarritasun arauak betetzen ditu. Igogailuak, aldagelak, dutxak eta komunak egokituak, lekuz aldatzeko aulkiak eta bi bainutokietarako MUP helgarritasuna, egitura modu inklusiboan erabiltzeko gisa.
Hirian eta ingurumenean sartzeko bide menperatua
Proiektuak ingurumena ahal bezain guti kaltetzeko eta kontsumoak menperatzeko xedea duten dispositiboak barne hartzen ditu:
- teilatu landareztatua,
- haizeztapen naturala,
- euri-uren bilketa eta berrerabilera komunetarako,
- bainutokietako ura berritzean, uren berrerabilera bideak garbitzeko,
- mikroiragazketa zirkuitu hetsian,
- berriki martxan jarri den hiri-berokuntza sareak horniturik.
Denei irekia den zerbitzu publikoa
Egunero irekia, herriko igerilekuak 7:00ak eta 21:00ak arteko ordutegi zabala du, publiko desberdinei egokituriko ordu tarteekin. Ibilgailuentzako hogeita hamar bat aparkaleku eta bizikletentzako aparkalekuak daude ekipamendutik hurbil.
Herriko hamahiru langilek segurtatzen dute igerilekuaren ibilera ona: harrera gune bat, garbitzaileak, igerizain talde bat bainutoki buru baten ardurapean, eta egituraren arduradun bat.
Igeriketa ikasketa eta ikasleen harrera
Ekipamenduak herriko lehen mailako ikastetxe guziak errezibitzen ditu, ama eskolako azken urtetik lehen mailako azken urtera, uretan lasai ibiltzeko ikasketa programa baten harira. Herriko lau igerizain mobilizatuak dira eskola denboretan. Herriko igeriketa eskolak urraskako ibilbide bat ere proposatzen du, haur ttipientzako jarduerak, ttipi-ttipitik igeriketa ikasteko eta “sécu-nage” igeriketa proba prestatzeko saioak barne hartzen dituena.
Kirol-jarduerak, kirola osasuna eta publiko zabala
Herriko igerilekuak publiko zabalari zuzenduriko uretako jarduerak proposatzen ditu. Kirola osasuna ekintzak ere antolatzen ditu, lurraldeko partaideekin loturan, gorputz ariketa egokituen harira. Proposaturiko jarduerak:
- Urari ohitzeko jarduerak 6 hilabete eta 5 urte arteko haurrentzat
- Herriko igerika eskola (5 urtetik goiti), nerabeak (12-18 urte), helduak
- Uretako jarduerak: ur-gimnastika, ur-bizitasuna, uretako gorputz ariketak, uretako bainutoki handia eta erreserbatuz gero: uretako ibilbidea, uretako bizikleta eta kirola osasuna
- Uraren beldurra
- Kirola osasuna
- Igeriketa librea
