Herriko Zaintza Planaren ariketa: baieztatu gure mezua jaso duzula

Asteazken honetan, urriak 21, arratsalde hasieran, Hendaiako Udalak SMS bat bidali die Intzura, Harrizabaleta eta Mentaberri auzoetako biztanleei, Herriko Zaintza Planaren (HZP) ariketa baten barruan.

Hunkituak diren eremuetan bizi bazara, zure erantzuna lagungarria zaigu, mezua jaso ala ez: horri esker, mezuaren hedapena zein eraginkorra izan den neur dezakegu eta ustezko arazoak atzeman ditzakegu (zenbakia erregistratu gabe, mezua jaso gabe, etab.).

Otoi baieztatu mezua jaso duzun ala ez azpiko formularioaren bidez.

Minutu bat besterik ez duzu beharko.

Nom / Izena(Nécessaire)
L'avez vous reçu ?(Nécessaire)
SMSa jaso al duzu?
Votre quartier(Nécessaire)
Auzoa ?

Telefono zk.

Zer da HZP?

Herriko Zaintza Plana nahitaezko dokumentua da arrisku nagusien aurrean dauden udalerrientzat (uholdeak, kostaldeko uholdeak, suteak, arrisku teknologikoak, etab.). Krisi garaian, Udalaren baliabideak antolatzen ditu biztanleak abisatzeko, informatzeko, babesteko eta laguntzeko: nork zer egiten duen, biztanleei nola jakinarazi, non errezibitu eta nola lagundu.

Eraginkorra izateko, dispositibo hori maiz probatu behar da. Hori da ariketa honen helburua: benetako alerta bat beharko den egunean, guztiak garaiz informatuak izanen direla egiaztatzea.

Milesker parte hartzeagatik! !

Navigation de l’article