Herritar gazte berrien ospakizuna

Martxoaren 11 ostiralean, 12 herritar gazte berriak izan ziren herriko etxean hartuak hautesle txartela jaso zezaten. Aste zenbaiten barne, lehen aldiz baliatuko dute bozkatzeko eskubidea, etortzeko ditugun bi hauteskundeen karietara: lehendakaritzarako hauteskundeak, 2022ko apirilaren 10ean eta 24an, eta legebiltzarrerako hauteskundeak heldu den ekainaren 12an eta 19an.

Historia zerbait…

Kotte ECENARRO auzapezak eta Jean Michel ARRUABARRENA Kirol eta Gazteria auzapezordeak, beste zenbait hautetsiz lagundurik, herritartasunaren printzipioak ekarri zituzten gogora, bai eta bozkatze eskubidearen garrantzia. Emakumeen eskubideen nazioarteko eguna ospatu berri genuelarik, auzapezak gogora ekarri zuen de Gaulle jeneralak ezarri zuela, 1944ko apirilaren 21ean, ordenantza batez, frantziar emazteentzako bozka eskubidea. Gizonezkoen bozkatze unibertsala 1848an, mende bat lehenago, ezarria zelarik, mende baten ondoren, emazteak bihurtu ziren, Frantzian, “hautesle eta hautesgarri, gizonezkoen baldintza berdinetan”. 1945eko apirilaren 29an erabili ahal ukan zuten frantziar emazteek lehen aldiz eskubide hori, herri hauteskundeetan.

Mintzaldien ondoren, herritarraren liburuxka bat, “Ralbol” liburu bat, ikaslearen biziraupen kit bat eta hautespen txartela eman zaie. Herritarraren liburuxkak hautesle egoera berri horrek dakarzkien eskubide eta betebeharretaz ohartarazten die gazteei.

Etorri ezina adieraziz edo gabe etorri ez diren gazteak

Ospakizunean parte hartzerik ukan ez duten gazteek:

  • Etxean jasoko dute hautespen txartela
  • Gazteria eta Digitalaren zerbitzura etor litezke herritarraren liburuxka jasotzera.

Gazteria eta Digitalaren zerbitzua
Portu karrika 15

Telefonoa: +33 (0)5 59 20 41 41

Navigation de l’article