Ahalmen Urritasunaren Hendaiako Astea, martxoaren 28tik apirilaren 3ra

Ahalmen Urritasunaren Hendaiako Astea heldu zaigu, martxoaren 28tik apirilaren 3ra.

Osasun krisia zela eta bi urtez bertan behera utzia izan ondoren, aurtengo aldiak berriz ere gonbidatzen gaitu guztiak, ahalmen urritasun bereziren bat izan ala ez, ahalmen urritasunaren gaia eta laguntzaileen zeregina ezagutzera eta giro atseginean biltzera.

Animazioak, mintzaldiak eta erakusketak izanen dira, bisitariek aukera ukan dezaten norbanakoen esperientziak ezagutu eta elkarrekin bide berean, gizarte barneratzaileago baten bidean, aitzin egiteko.

Aurreiritzien eta bereizkerien aurkako borroka luzatzen eta zabaltzen jarraitu behar dugu ere, Hendaian ezin baitugu herritarren arteko desberdinkeriarik onartu.

Ahalmen urritasuna eta desberdintasuna hobe ulertzea, laguntzaileen lanaren balioa azaldu eta lan hori sostengatzea; hori da bihotz berotzaile eta pizgarri nahi dugun topaketa aste honen helburua.

EGITARAUA

Bouchons d’amour” biltze kanpainaren abiatzea, Gazteria eta Numerikoa zerbitzuko Gazteen Harreraren eskutik.

Martxoaren 28tik apirilaren 2ra: Erakusketak

> Gaztelu Aretoan: Itsas Ospitalea eta ASEI zentroen eta San Bixente ikastetxearen ekoizpenak

> Denentzat Gizarte Zentroan: Ezintasunen bat edota eritasun herbaltzaileak dituzten helduen taldeak.

Martxoaren 28an (astelehena) : abiatzea Turismo Bulegotik

14:00: Hendaiaren bisita irisgarria, Hendaia Turismok antolaturik. Izen-emateak telefonoz: 05.59.20.00.34. Dohainik

Martxoaren 30ean (asteazkena)

14:00/17:00: Gaztelu Zahar pilotalekuan
Elbarrituen arteko saskibaloia ezagutzeko tailerra, jende guztientzat eta aisialdi zentroentzat, Handisport elkartearen eskutik.

Arratsaldean: Denentzat Gizarte Zentroan
Ahalmen urritasunen bat duten haur, nerabe eta helduentzako tailerra. Lehiaketa elkarreragilea erakusketarekin loturik.

Martxoaren 30ean (asteazkena), Variétés zinegelan

20:30: “Presque” filma. Nekez gerta daitekeen 40 bat urteko elbarritu baten eta hilketari baten arteko adiskidantzaren istorioa, Alexandre Jollien eta Bernard Campan aktoreekin. Komedia honek ahalmen urritasunaren gaia umorez tratatzen du, tabuak hausteko moduan. Ondotik, eztabaida, Eleak eta AFM elkarteek animaturik. Emanaldiaren prezioa: tarifa arrunta.

Apirilaren 1ean (ostirala): Denentzat Gizarte Zentroan

20:00: Gurasotasunaren inguruko gaualdia, Eleak eta Haizeren Bidean elkarteek animaturik. Gaia: laguntzaileak. Dohainik.

Apirilaren 2an (larunbata): Gaztelu Aretoan

15:00/17:30:  Foroa. Gaiaren inguruan lanean ari diren elkarteek eskaini informazio erakusmahaiak. Sentsibilizazio tailerrak: irudi aholkularia, mahai jokoak, perkusioa, organo sentsoriala; irakurketa…(Maïté Gastesi)

15:00/17:00: Ibilaldia txalupan ahalmen urritasunen bat dutenentzat helgarri. Abiatzea 30 minututan behin. CMHT elkartearen itsas bela sailak antolaturik. Izen ematea GEUZean, Lorategietako karrika 9 – 05 59 48 23 10 edo e-postaz: ccas@hendaye.com. Dohainik. Toki kopuru mugatua. Urpekaritza klubean.

Apirilaren 3an (igandea): Mendi Zolan kulturgunean

17:00: Kontzertua “Chansons bipolaires… et alors !”. Kultura zerbitzuak antolaturik, 12 urtetik gorakoentzat. Prezioak eta txartelen salmenta Mendi Zolan kulturgunean.

Laure andereñoarentzat, bere polobitasunarekin lan egitea ez da abesti ilun eta tragikoetan aritzea. Nor bakoitzaren egunerokoan argi eta garbiki murgiltzea da. Bizitza, dituen irri eta dramekin, indarkeriarekin eta zorionekin, egunero abestea da. Xehetasun gehiago : https://www.hendaye-culture.fr

 

 

Navigation de l’article