Hondakinen bereizketa Plastiko horizko zaku banaketa: banaketaren datak

Zaku horiak

Bil ta Garbiko Hego Lapurdiko bereizketaren aholkulariek, permanentziak antolatuko dituzte hilero lurraldeko hondakindegietan, jendeei zaku horiak banatzeko eta bereizketaz sentsibilizatzeko..

Kutxa horirik ez duten pertsonentzat, zaku horiak banatuko dira Hendaian, Agorreta karrikako Hondakindegian, ondoan ikus dezakezuenez.

Halere, edozein banaketa lekura hurbil zaitezkete banaketa eguna huts egin baduzue..

Hendaian, datak

  • 8:30-12:30 – 13:15-17:45
  • Xakamartegia karrikako Hondakindegian
  • 2020ko uztailaren 24ean, abuztuaren 29ean, irailaren 21ean, urriaren 30ean, azaroaren 28ean eta abenduaren 21ean

Xehetasun gehiago

Etxebizitza kolektiboetan

  • Edukiontzi horia duten etxebizitzetako apartamenduetako biztanleek ez dute zaku horirik ukanen, bai ordea bilketa aitzineko zaku bat
  • Edukiontzi horirik ez den bizilekuetako apartamenduetako jendeek eraikineko sindikuarengana jo behar dute  0800 64 20 14 dei dezaten galdegiteko.

Hondakinen murrizteko politikak lehenesten du nahas-mahaseko birziklapena, izan ere horrela murrizten du zakuen erabilera adibidez papera botatzerakoan.

 

.

 

Navigation de l’article