Natura atsedenaldia IEZI elkartearekin

Uda honetan, ezagut itzazue edo berriz ezagut Abadia eremua eta euskal erlaitza.

Abadia eremua

Hendaian, uztail-abuztuko astearte eta ostegun orotan

Natura ezagutzeko ibilaldia (10:00-12:00). IEZIk bere xenderetan eramanen zaituzte Euskal Herriko natura babesgune honen natura eta kultura intereseko elementu guztiak ezagutzera emateko (aberedia, landaredia, geologia, historia…).

Informazio baliagarriak

  • Jende ororentzat – Urririk

  • Abiatzea 10:00etan Euskal Erlaitzeko Asporotsttipi etxetik

  • Izena emateko: 05 59 74 16 18

Arroketan marea beherean

Hendaian, uztailaren 24 eta abuztuaren 21 ostiraletan

Natura ezagutzeko ateraldia (10:00-12:30). Arroketan, marea beherean delarik, bizi baldintza oso berezietara egokitu itsas aberedi eta landaredia babesten dira. Naturagune horretako marearteko zonan gorderik diren bioaniztasun altxorrek zoratuko zaituztete.

Asporotsttipi, euskal eralitzaren etxea

Ikusteko da ere “Euskal erlaitza, bioaniztasuna eta paisaiak” multimedia eta elkarreragile den erakusketa iraunkorra. Egunero, irailaren 30 arte, 10:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 18:30era. Ororentzat zabalik, urririk.

Informazio baliagarriak

  • Familian bisitatzekoa – Urririk

  • Hitzordurako leku zehatza Hendaian

  • Izena emateko: 05 59 74 16 18 (leku kopuru mugatua)

Navigation de l’article