GEUZak hautagaitza deialdi bat egin die elkarteei

Hautagaitza deialdi bat herrian gizarte garapen, animazio eta prebentzio jardunak egiten dituzten elkarteentzat.  

2020ko martxoaren 15eko eta ekainaren 28ko herri bozen ondorioz, Hendaia Herriaren Gizarte Ekintzarako Udal Zentroaren Administrazio Kontseilua berritzeari ekin zaio; zentro horrek gizarte garapeneko eta animazioko jardun orokorra darama herrian, erakunde publiko nahiz pribatuekin hertsiki loturik.

Administrazio kontseilu batek kudeatzen du GEUZa eta zuzenbide publikoko nortasun juridikoa duen administrazio-erakunde publiko bat da eta, hartara, bere aurrekontu berea ere du.

Administrazio Kontseiluaren berritzea

Gizarte Ekintzaren eta Familien Kodearen L 123-6, R 123-11 eta R 123,12 artikuluen aginduei jarraikiz:

Administrazio kontseilu horren burua auzapeza da eta gainerako kideen erdia herri kontseilariak behar dira izan eta beste erdia “herrian gizarte garapen, prebentzio eta animazio jardunetan ari diren” pertsonen artean auzapezak izendatu pertsonak.

Pertsona horien artean baitezpada izan behar dira, gutxienik, honako hauek:

  • Gizarteratzearen alorrean eta bazterketaren aurkako borrokan ari diren elkarteen ordezkari bat,

  • Familia elkarteen departamentu batasunak proposatzen duen familia elkarteen ordezkari bat,

  • Departamentuko erretretadunen eta adinekoen elkarteen ordezkari bat,

  • Departamentuko ahalmen urrikoen elkarteen ordezkari bat.

Hautagai aurkezteko baldintzak

Elkarte horiek aurkez dezakete beren hautagaitza eta proposa ditzakete GEUZaren administrazio kontseiluan ordezka ditzaketen pertsonak.

Interesa duten elkarteek igor diezaiotela auzapez jaunari gutxienez hiru pertsona dakartzan zerrenda bat (bestela, ezinezkoa bazaie, argi adieraz dezatela zergatik). Xede bera duten elkarteek zerrenda bakarra aurkez dezakete elkarrekin.

Onargarri izateko, honako baldintza hauek bete behar dira:

  • Elkarteak bere izenean aritzeko ahala eman behar die pertsona horiei eta elkartearen egoitza departamenduan izan behar da,

  • Hautagaiak aritu behar dira herrian gizarte garapen, prebentzio edota animazio jardunetan,

  • Hautagaiak ez dira GEUZarentzako ontasun edo zerbitzuen hornitzaile eta ez dute GEUZarekin inolako zerbitzu harremanik,

  • Hautagaiak ez dira herri kontseiluko kide.

Administrazio kontseilurako hautatu eta izendatu kideen agintaldia hurrengo herri bozak egin arte luzatuko da.

Elkarteek aurkeztu pertsonen zerrendak 2020ko abuztuaren 21 baino lehen heldu beharko zaizkio auzapez jaunari, eskuratze agiria duen gutun artamendatu baten bidez, edo herriko etxearen idazkaritzan utz eta eskuratze agiria jaso behar da.


			

Navigation de l’article