Hurbileko zerbitzu publikoak berriz ere herri barnera itzuliak

Urtebeteko lanen ondoren, lehengo herriko etxeak 300 m2 bulego berritu eta antolatuak eskaintzen ditu herritarrak ahal bezain ongi hartzeko.

Zenbait egun dira eraikinean EALK-CPAM eta FLK-CAF bulegoak kokaturik ditugula, eta udaltzaingoa eta nazio polizia hemendik zenbait astetara kokatuko dira. Kotte Ecenarro auzapezak eta Chantal Kehrig Herri Lanen ardura duen lehen auzapezordeak bisita informal bat egin dute lekuen funtzionaltasuna ikusteko.

EALK-CPAM eta FLK-CAF erakundeak dira lekuan kokatu diren lehenak, Elorri Zuri karrikatik alde egin ondoren, iragan apirilaren 11n. Zerbitzu horiek etxe behereko 105 m2 bulego hartzen dituzte, non erabiltzaileek harlekua, autozerbitzu alde bat, banakako bulegoak eta bilkura gela bat atzemanen dituzten. Azken gela horretan, laster, digitala eskuragarri egiteko lantegiak eginen dira, gizarteratzea laguntzeko.

EALK-CPAM zerbitzuen zabal orduak: astelehen, astearte eta ostegunetan, 8:30etik 12:30era eta 13:30etik 16:30era eta FLK-CAF zerbitzuenak: astearte eta ostegunetan, ordutegi berdinean.

Beste aldetik, lehen solairuan, udaltzainak eta nazio poliziak ekainerako guztia prest izateko ari dira lan betean. Zein bere zerbitzurako bulegoak izateaz gain, partekaturiko gelak ere dituzte, beren artean mintza eta informazioak parteka ahal ditzaten. Ekainean irekiko denetik goiti, salaketak eta gertakari agiriak hantxe eginen dituzte nazio poliziaren funtzionariek, orain egiten diren Mugetako Polizia Etxean egin ordez.

Herriko Etxe zaharra lehenik eta gero Diruzaintza bulegoak ukan dituen udal eraikin horren irekitze ekitaldi ofiziala laister eginen da.

Ikus FLK-CAF/EALK-CPAM prentsa oharra (Frantsesez)

Navigation de l’article