Aparkatzea: jendetasuna eta jokabide onak

Kirol eta kultura elkarretaratze handiak hurbiltzen ari eta, zein arau daude aparkatzeari dagokionean?

Ongi dakizun bezala, aparkaturik den ibilgailu orok (autoa, eskuterra…) erabiltzaileentzat arriskubide ez izateko maneran behar du kokaturik izan eta ez du oinezkoen bidea trabatu behar. (Bide Kodearen R417-10 artikulua).

Herrian egiten diren kultura edo kirol animazioak direla eta, Hendaiako Herriak du aparkatzearen kontrola egiten, lehenik eta behin ororen segurtasuna bermatu asmoz, elkarbizitzarako legeak eta arauak betetzen direla segurtatuz.

Udal langileak pedagogiaz eta zuhurki aritzen dira.

Halarik ere, zinpeko langileek ez dute legea malgu erabiliko ororen segurtasuna bermatu behar denean, bereziki oinezkoena, mugigarritasun urria dutenena, familiena beren haur karrosekin… Karrika ororena da eta segurtasuna ez da aukeran!

Autogidarientzat ez da beti erraz autoa joan nahi duen lekutik hurbil aparkatzea. Nolanahi ere, baditu, oinez minutu batzuk eginez, aparkalekuak urririk urtean denbora gehienean (irailaren 16 eta ekainaren 14 artean). Adibide baterako, Hondarraitz auzoan badira FLORIDAko aparkalekua, LARANJONDOKOENA, ABABOR eta ESTRIBOR, orotara aparkatzeko 450 leku. Halatan, bada, Hondarraitz estadiora 8 minututan joan zaitezke eta hondartzara 3 minututan. Gainera, gogoan har bertako biztanleek badutela ere aparkatzeko abonamendua hartzeko aukera.

Hendaiako Herriaren APARKATZE Zerbitzua nahi duzun argibide gehiagotarako zure zerbitzuko duzu.

Navigation de l’article