Inauteria laster hemen dugu…

Besta Batzordeak Inauteri egitaraua aurkezten dizue.

Jantziak presta itzazue Hendaiako inauterian parte hartzeko heldu den otsailaren 29an. Goizeko 11etan hasiz, Akelarre taldeak Zokoburu animatuko du eta 16 orenetan desfilea abiatuko da gurdi eta bandekin (Muthiko Alaiak, Goloka, Zarpai Banda, Kolpez Blai eta Patxaranga). Aurten, Zanpantzar epaituko dute desfilea bitartean eta Herriko Etxearen aitzinean sutara emanen dute, 17:30ean, ohi bezala.

17:45etik goiti, aterpean, haurren askaria bitartean, gurasoek Ikastolak prestatu taloak, lursagar frijituak… jateko aukera ukanen dute edo baso bat edateko Lanetik Egina elkartearen ostatuan. Zirko ikuskizun bat izanen da, Pontx Pailazoarekin, haur eta helduentzat.

Eguna musikan bururatuko da, Katxik animatu dantzaldiarekin, 20 orenetatik gauerdi bitartean.

Inauteri egitaraua ikus (pdf - 402,51 KB - nouvelle fenêtre)

Otsailaren 22, larunbatetik martxoaren 6, ostirala arte

Hitzordua mediatekan Hendaiako eskoletako haurrek egin mozorroen erakusketarekin.

Publikoari zabaltzea:

Astearte, asteazken eta ostiraletan: 10:00etatik 12:30etik eta 14:30etik 18:30era
Ostegunetan: 14:30etik 18:30era
Larunbatetan: 10:00etatik 12:30etik eta 14:00etatik 18:00etara

Otsailaren 24, astelehenean, 17:30ean – Urririk

Astearte inauteko euskal inauteen erritu eta sinboloen aurkezpena Benat Zintzo Garmendiak proposatua «Mer et Golf Sokoburu» egoitzan.

Informazioa: +33(0)5 59 51 80 00

 

 

 

Navigation de l’article