Partzuergoak lehendakari berria du

Dituen estatutuen arabera, Bidasoa-Txingudi Mugazgaindiko Partzuergoa osoko bilkuran bildu zen Hendaiako Herriko Etxean, iragan otsailaren 25ean, bere karguak berritzeko, urtero egiten duen bezala.

Kotte Ecenarro auzapeza zen erakundearen buru azken urte honetan eta Txomin Sagarzazu Ancisar Hondarribiko auzapezari pasa dio orain kargua. Kotte Ecenarro lehen auzapezordea izanen da eta José Antonio Santano Clavero Irungo auzapeza, berriz, bigarren auzapezordea

Partzuergoari buruz gehiago jakiteko

Navigation de l’article